Parma

udalerri italiako

Parma[1] Italiako iparraldean dagoen hiria da, Emilia-Romagnako eskualdean eta izen bereko probintzian kokatuta dagoena. Bere urdaiazpiko, bere gazta (Parmigiano-Reggiano) ete bere arkitektura famatuak dira. Parma ibaiaren ertzean dago.

Parma
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Emilia-Romagna
ProbintziaParmako probintzia
Posta kodea43121–43126
ISTAT kodea034027
Geografia
Koordenatuak44°48′05″N 10°19′41″E / 44.80147°N 10.328°E / 44.80147; 10.328
Map
Azalera260.6 km²
Altuera55 m
MugakideakCollecchio, Felino, Fontanellato, Gattatico, Langhirano, Lesignano de' Bagni, Montechiarugolo, Noceto, Sala Baganza, Torrile, Traversetolo, Sissa Trecasali (en) Itzuli, Sant'Ilario d'Enza, Fontevivo eta Sorbolo Mezzani (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria196.764 (2023ko urtarrilaren 1a)
1.077 (2018)
Dentsitatea755,04 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0521
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakWorms, Shijiazhuang, Bourg-en-Bresse, Tours, Ljubljana, Szeged, Stockton (Kalifornia), Bratislava, Guadalajara, Cluj-Napoca eta Rosario
Katastro kodeaG337
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaPR
comune.parma.it

Historia aldatu

Etruriarrek sortu zuten baina II. mendean erromatarrek beren mendeko kolonia egin zuten.

1035tik aurrera apezpikuek indar handia hartu zuten eta Erdi Aroan istilu asko izan ziren burgesiaren eta elizaren artean. 1545-1860 bitartean farnesetarren, borboitarren eta Austriako etxearen mendean izan zen dukerri bateko hiriburua izan zen. 1860an Parma eta Piacenzako dukerriak Piemontekoan bildu ziren.

Ekonomia aldatu

Merkataritza eta industria (janari industria, mekanika eta kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Apezpiku egoitza. Unibertsitatea.

Ondarea aldatu

Aipagarriak dira , besteak beste XII. mendeko katedrala, San Giovanni Evangelista eliza (XVI-XVII mendeak, Correggioren eta Parmigianinoren freskoak), Santa Maria della Steccata eliza (XVI. mendea) eta Pilotta jauregia (XVI-XVII. mendeak). Antzinateko Tresneriaren Museo Nazionala, Galeria Nazionala eta Farnese Antzokia daude jauregi honetan.

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Parmar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.