Friedrich Wilhelm Argelander

astronomo alemaniarra

Friedrich Wilhelm August Argelander (Memel, 1799ko martxoaren 22a - Bonn, 1875eko otsailaren 17a) alemaniar astronomoa izan zen.

Friedrich Wilhelm Argelander

Bizitza
JaiotzaKlaipėda1799ko martxoaren 22a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaBonn1875eko otsailaren 17a (75 urte)
Hobiratze lekuaAlter Friedhof Bonn (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKönigsbergeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaFriedrich Bessel (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Wilhelm Julius Foerster (en) Itzuli
Fredrik Mattsson Woldstedt (en) Itzuli
Adalbert Krueger (en) Itzuli
Eduard Heis (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Friedrich Bessel (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Bonn
Enplegatzailea(k)Bonngo Unibertsitatea
Koenigsberg Observatory (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 13262292 Edit the value on Wikidata

Friedrich Besselen ikaslea izan zen eta 1820an bere laguntzaile bihurtu zen. 1822an Heidelbergeko Unibertsitatean lizentziatu zen. Finlandiar jatorrikoa zen eta finlandiar behatokia zuzendu zuen, lehenik Turkun eta gero Helsinkin. Ondoren, Bonnera joan zen eta behatoki astronomiko bat eraiki zuen Unibertsitatean.

Izarren posizioak, magnitudeak, distirak eta distantziak neurtzeko metodoak garatu zituen. Izar aldakorrak aztertzen hasi zen lehen astronomoa izan zen. 1840an Groombridge 1830 izarra aurkitu zuen, garai batean "Argelander izarra" izan zena.

Adalbert Krüger eta Eduard Schönfeldekin batera, Argelander 1859 eta 1862 bitartean argitaratutako Bonner Durchmusterung izar-katalogoaren egilea izan zen.