2007ko Korrika edo 15. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamabosgarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan euskal emakumea omendu zen, "euskararen gorde leku izan diren emakumeak, euskararen bizi iraupenean ezinbestekoa den transmisioa ahalbidetu duten emakumeak". Heldu! leloa izan zuen eta honekin batera hainbat azpi-lelo; Heldu hitzari!; Heldu lekukoari!; Heldu elkarlanari!; Heldu euskarari!; Heldu Herriari!.

2007ko Korrika
Irudia
LeloaHeldu!
EreserkiaHeldu!

Motaekitaldi
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte2007ko martxoaren 22a - 2007ko apirilaren 1a
2009
HerrialdeaEuskal Herria
AntolatzaileaAlfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
AbiapuntuKarrantza
HelmugaIruñea
Korrikaren lekukoa.
15. Korrikaren ibilbidea.

Ekitaldi honetan bildutako dirua Iruñea eta Baionan euskaltegi berriak sortzeko erabili zen.

Ibilbidea aldatu

Karrantzan abiatu zen martxoaren 22an eta Iruñean bukatu apirilaren 1ean, 2.360 kilometro egin ostean. Azken kilometroa Xabier Amurizak eta Miren Amurizak egin zuten. Gazteluko plazan irakuri zuten beraiek prestaturiko mezua.[1]

Korrika atzerrian aldatu

1999ko ekitaldian Bartzelona eta Londresko euskaldunek antolaturiko Korriken antzera, 2007an beste hainbat Korrika antolatu ziren atzerrian, Madril (Madrilen ere Korrikaren alde leloarekin),[2] Mar del Plata (Argentina) eta Pekinen.

Korrika Kulturala aldatu

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Abestia aldatu

Niko Etxartek egin zuen Heldu! abestia eta El Drogasekin abestu zuen. Bideoklipean beste hainbat kantari ere agertzen dira, Iñaki Ortiz de Villalba, Domonic Earl, Joseba Gotzon, Xabaltx, Jon Gurrutxaga, Klod Etxeberria, Amaren Alabak eta Bruno Hollemaert.[3]

Oilarrak kukurrukuz
ozenki hor küküruküz
Herri hontan zer ote da?

Heldu heldu Korrikari,
Heldu heldu Euskarari.
Ibiliz goitik behera
Karrantzatik Iruñera!

Mendez mende euskalduna
izan da Euskara-duna,
Aitzina egin beza!

"Herria da gorputza,
Hizkuntza aldiz bihotza"
Xalbadorren mezua
Herri honen oihua!

(Aide, aide adiskidiak
züek horrela
ai ze poza ikustez
bat, bi, hiru...
milaka jende euskararen alde)

Hitza pitz ahoz-aho
erabiliz egunero,
Mendi puntatik ibaira
nortasunaren mintzaira...

Heldu heldu Korrikari
Heldu heldu Euskarari
Erabiliz barra-barra
Karrantzatik Iruñera!

Erreferentziak aldatu

  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  2. «Madrilgo Euskal Etxeak Korrikarekin bat egingo du lehendabizikoz, 'Madrilen ere Korrikaren alde' lelopean» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  3. bentxi. (2007-02-22). Korrika 15 kantua. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).

Kanpo estekak aldatu