Ali G Indahouse

Ali G Indahouse (euskaraz Ali G Etxen[1]) 2002ko Mark Mylod ingeles zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Sacha Baron Cohen umoristak sortu eta Erresuma Batuan arrakasta itzela izan zuen Ali G fikziozko pertsonaiaren Da Ali G Show ikuskizunean oinarritua dago. Bertan, Sacha Baron Cohen, Michael Gambon, Charles Dance, Kellie Bright eta Martin Freeman aktoreek antzeztu zuten.

Ali G Indahouse
Jatorria
Argitaratze-data 2002
Jatorrizko izenburua Ali G Indahouse
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
frantsesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa film komikoa, hood film (en) Itzuli eta parodiazko filma
Iraupena 90 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Da Ali G Show (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Mark Mylod (en) Itzuli
[[Kategoria:Mark Mylod (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Sacha Baron Cohen
Dan Mazer

Antzezlea(k)
Sacha Baron Cohen (Ali G)
Martin Freeman
Michael Gambon
Charles Dance
Rhona Mitra
Eileen Essel
Jack Thompson (en) Itzuli
Manny Pérez (en) Itzuli
Naomi Campbell
Kellie Bright (en) Itzuli
Emilio Rivera
Colin Stinton
Graham McTavish (en) Itzuli
George Lopez
Daniela Lavender
Judi Shekoni (en) Itzuli
Matt Wilkinson






[[Kategoria:Jack Thompson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Manny Pérez (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Kellie Bright (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Graham McTavish (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Judi Shekoni (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Sacha Baron Cohen
Bestelako lanak
Musikagilea Adam F (en) Itzuli
Argazki-zuzendaria Ashley Rowe (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Ingalaterra
Kanpo loturak
aligindahousedvd.com

Filma honi Sacha Baron Cohenek antzeztutako beste umorezko bi filmak jarraitu zioten: Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan (2006) eta Brüno (2009).

Erresuma Batuko hirietako auzunetan nahiko ohikoa den etorkinen semeen estereotipo edo hiri tribu jakin baten karikatura egin zen. Bitxikeri gisa, Ali G 1988ko Renault Superbost GT Turbo auto tuneatuaren jabea da.

ArgumentuaAldatu

2000ko hamarkadaren hasiera, Erresuma Batua. West Staines hiriko John Nike Aisialdi Zentroa arazo ekonomikoen ondorioz diru faltan dago. A Ali Gri (Sacha Baron Cohen) ordurarte zuzentzen egon den boy scouten elkarte altenatiboa kezkatzen du, aisialdi zentro horren barnean baitago. Zentroa nola edo hala salbatuko duela erabaki eta jendearen harreta bereganatzeko asmoz bere burua Stainesko geltokira kateatuko du. Honela hedabideetan agertu eta Erresuma Batuko lehen ministroaren (Michael Gambon) harreta ere bereganatzea lortuko du, politikari handigura honek Stainesko hauteskundeak irabazteko asmoz gazte intelektual baten irudiak lagunduko duela uste baitu, gazte manipulagarri eta tentel hori Ali G dela iruditua dago. Politikariak Alik zentrua salbatzeko modurik onena Gobernurako hauteskundeak irabazten laguntzea dela sinistaraziko dio, eta honela... Ali Gek hitza hartuko dio... eta ekintzetara igaroko da.

AktoreakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Ingelerazko izenburuan duen kale hizkera mantentzen saiatuz

Kanpo estekakAldatu