Joaquin Maria Barroeta

politikari espainiarra
Joaquín María Barroeta» orritik birbideratua)

Joaquín María Barroeta Zarautz Aldamar (Getaria, Gipuzkoa, 1763ko martxoaren 22a - Frantzia, 1837ko abuztuaren 13a[1]) gipuzkoar politikaria izan zen.

Joaquin Maria Barroeta
Bizitza
JaiotzaGetaria1763ko martxoaren 22a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaFrantzia1837ko abuztuaren 13a (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Biografia aldatu

Gipuzkoako diputatu nagusia 1794an, bere koinatu José Fernando Etxabe Asu Romerorekin batera eta, Konbentzio Gerra bete-betean (1794), sorterrian Gipuzkoako batzar nagusiak deitu, eta Gipuzkoako errepublika autonomo baten aldeko erabakia bultzatu zuen. Konbentzioko mandatariek, baina, ez zuten hori onartu, eta Gipuzkoako batzarkideak Baionara atxilotu zituzten, bera eta Etxabe Asu Romero izan ezik.

Basileako Bakea izenpetu eta gero (1795eko uztailak 22), Frantziara jo behar izan zuen Barroetak. 1798an Espainiako erregeak barkamena eman zion.[2] 1808an, Josef Bonapartek zenbait kargu eman zizkion Asturiasen eta Santanderren. Joaquin Francisco Barroeta Aldamar foruzalearen aita izan zen.

Erreferentziak aldatu