Johann Wolfgang von Goethe

Johann Wolfgang (von) Goethe (Frankfurt, Alemania, 1749ko abuztuaren 28a - Weimar, Alemania, 1832ko martxoaren 22a) idazle alemaniarra izan zen, Erromantizismo eta Sturm und Drang garaikoa[1]. Azken polimata edo gizaki unibertsaletakotzat hartzen da, idazle izateaz gain eleberrigile, dramagile, olerkari, zientzialari, geologo, botanikari, anatomista, fisikari, zientzia historialari, pintore, arkitekto, diseinatzaile, ekonomista, antzerki zuzendari, filosofo humanista eta, hamar urtez, Estatuko funtzionario izan baitzen.[2]

Johann Wolfgang von Goethe
Goethe (Stieler 1828).jpg
Geheimrat (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohann Wolfgang Goethe
JaiotzaFrankfurt am Main1749ko abuztuaren 28a
HerrialdeaSaxe-Weimar-Eisenach  (1775eko azaroa -
Talde etnikoaalemaniarra
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaWeimar1832ko martxoaren 22a (82 urte)
Hobiratze lekuaWeimarer Fürstengruft (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaJohann Caspar Goethe
AmaKatharina Elisabeth Goethe
Ezkontidea(k)Christiane Vulpius (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Lili Schönemann (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaGoethe (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
(1765 - 1768) : zuzenbide (jakintza)
Estrasburgoko Unibertsitatea
(1770eko apirila - 1771) : zuzenbide (jakintza)
Hezkuntza-mailalizentzia
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Adam Friedrich Oeser
Justus Christian Loder
Johann Schweighäuser (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktheatre manager (en) Itzuli, botanikaria, politikaria, margolaria, filosofoa, teologoa, legelaria, arte-kritikaria, musika-kritikaria, liburuzaina, poeta, bidaia idazlea, fisikaria, literatoa, eleberrigilea, antzerkigilea, autobiografialaria, diplomazialaria, estatu-politikaria, polimata, aforista, eguneroko-idazlea, mineralogoa, zoologoa, art theorist (en) Itzuli, abokatua, musikagilea, libretista, idazlea, artista bisuala eta arte-historialaria
Lan nabarmenakFaust (en) Itzuli
Werther
Wilhelm Meister's Apprenticeship (en) Itzuli
Hautapen ahaidetasunak
Prometheus (en) Itzuli
Koloreen teoria (Goethe)
Italian Journey (en) Itzuli
West–Eastern Diwan (en) Itzuli
Egmont (en) Itzuli
The Sorcerer's Apprentice (en) Itzuli
Der Erlkönig (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakFriedrich Schiller, Napoleon Bonaparte, Hafez, Johann Gottfried Herder eta Voltaire
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Academy of Science for Public Utility (en) Itzuli
Zientzien Bavariar Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Alemaniar Arkeologia Institutua
Framazoneria
Zentral-Dombauverein zu Köln von 1842 (en) Itzuli
Kultura patriotikorako silesiar elkartea
Warsaw Society of Friends of Learning (en) Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Kultura patriotikorako silesiar elkartea
Sächsischer Kunstverein (en) Itzuli
MugimenduaSturm und Dranga
Weimarreko klasizismoa
Argien mendea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

IMDB: nm0324473 Allocine: 37170 Allmovie: p309862 IBDB: 5928
Youtube: UCHiwbcO8Y28R2-4tAfikbZw iTunes: 14236141 Musicbrainz: f66b7fa3-1731-40ec-a2d9-710aa9e07c5d Discogs: 573251 IMSLP: Category:Goethe,_Johann_Wolfgang_von Find a Grave: 1185 Edit the value on Wikidata
Signature of Johann Wolfgang von Goethe.svg

BizitzaAldatu

Hasierako urteakAldatu

Goethek bere bizitzako gorabeherak Poesia eta egia (1882) izeneko liburuan kontatu zituen. Frankfurt am Main hirian jaio zen. Aita, Johann Caspar Goethe, abokatu eta kontseilari inperiala zen eta ama, Katharina Elisabeth Textor, Franfurtko burgu-maisu ohi baten alaba.

Talentu aparteko adimendun gizona, eta jakin-nahi izugarriz betea, denetarikoa egin zuen. Lehenik hizkuntzak ikasi zituen, artea izan arren bere zaletasuna. Garai horretan bere lehen poemak idatzi zituen, eta geologia, kimika eta medikuntza alorrean interesatu ere.

IkasketakAldatu

Leipzigen zuzenbidea ikasi zuen (1765), baina gaixotasun larri batek ikasketak uztera behartu zuen 1768an Frankfurtera itzultzera[3]. Katharina von Klettenberg-ek, bere amaren lagunak zaindu zuen, baita mistizismo pietistan barneratu ere. Ikasketetara itzuli zen 1770ean Estrasburgon eta hurrengo urtean amaitu. Han igarotako urte biak erabat garrantzitsuak izan ziren harentzat: Friederike Brion ezagutu eta hark emakumezko pertsonaia gehienak iradoki zizkion. Halaber, Johann Gottfried von Herder ere ezagutu zuen, Erromantizismoan eragin handia izan zuen filosofoa, alemaniar poesia popularrean barneratu zuena, Shakespeareren unibertso erakutsi eta Neoklasizismo frantsesetik baztertu.

Behin Frankfurtera itzulirik, Götz von Berlichingen (1773) tragedia idatzi zuen eta Herderrekin batera Sturm und Drang mugimenduko manifestua idatzi: Alemaniako estilo eta arteaz (1773). Lan horretan James Macpherson (Ossian) eta Shakesperaren lanak aldarrikatu zituen.

HeldutasunaAldatu

Bere bizitza literarioan, Goethe amorru bizizko Sturm und Drangen Erromantizismoan hasi zen, baita mugimenduko obra garrantzitsuena idatzi ere: Werther (1774). Erromara egin zuen bidaia hurrengo, eta han erromantizismoaren estetika baztertzen hasi eta estilo klasiko grekolatindarraz bat etorri zen[3].

Werther nobelaren etorria 1772 inguruan izan zuen, Kestner izeneko funtzionario baten emazte Charlotte Buff izeneko emakumeaz maitemindu zenean[3]. Desamodioak eta ezagun baten suizidioak garai hartan eragin izugarria izan zuen nobela idaztera bultzatu zuten[2].

1772 eta 175 artean Clavijo (1774) eta Stella (1775) dramak idatzi zituen. 1775ean Carlos Augusto Printzipearen zerbitzuan sartu eta Weimarrera bizitzera joan zen. Printzipeak emandako lanak zirela eta, literatura ia hamar urtez baztertu zuen. Goethe legazioko kontseilari sekretu izatetik, kontseilari sekretu izatera pasa eta azkenekoz, ministro goren bezalako bat bilakatu.

Garai hartan hasi zen bere zientzia ikerkuntzekin. Optikaz interesatua, koloreei buruzko beste teoria bat landu zuen, Isaac Newtonena ez bezalako, eta baita geologia, kimika eta osteologia arloetan sakondu ere.

Weimarren izan zuen karguak aristokraziarekin eta hainbat pertsonaia garrantzitsurekin harremanak izatea ahalbidetu zion: Napoleon Bonaparte, Beethoven, Friedrich von Schiller edota Arthur Schopenhauer, esaterako.

Izatez, Goetheri esker, Weimar Alemaniako kultur gunea bilakatu zen, han bere obra famatuenak idazten hasi zen: Ifigenia en Tauris (1787), Egmont eta Fausto. 1832ko martxoaren 22an Weimarren zendu zen. Faustoren azken bertsioa hil ondoren agertu zen, 1832an.

LanakAldatu

Haren lanen artean, hauek nabarmenduko ditugu:

  • Götz von Berlichingen (1773)
  • Die Leiden des jungen Werther (1774)
  • Prometheus (1774)
  • Wilhelm Meister Lehrjahre ("Wilhelm Meister-en ikasketa urteak") (1795)
  • Faust (1807) (Bigarren zatia 1831an amaituta)
  • Die Wahlverwandtschaften (1809)

EuskaratuakAldatu

Hiria argitaletxeak kaleratutakoak:

Igela argitaletxeak kaleratutakoak:

Ibaizabal argitaletxeak kaleratutakoak:

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Wolfgang von Goethe  

ErreferentziakAldatu

  1. «Goethe, Johann Wolfgang von - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  2. a b «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  3. a b c «Goethe, Johann Wolfgang von» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).

BibliografiaAldatu

Kanpo-estekakAldatu