Leoni Etxebarren
Leoni Etxebarren (Urepele, Nafarroa Beherea, 1924ko uztailaren 13a – Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 2014ko martxoaren 22a)[1] bertso-jartzailea izan zen.
Leoni Etxebarren | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Léonie Etchebarren |
Jaiotza | Urepele, 1923ko uztailaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donibane Garazi, 2014ko martxoaren 21a (90 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fernando Aire |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Bizitza
aldatuFernando Aire "Xalbador" urepeldarraren emaztea zen, haren alboan familiari eusten jardun zuena, derrigorrez. Leonik bertsotan ere bazekien, baina inoiz ez zen izan plazan ikusteko aukerarik. Agian, ez zuen sekula jendaurrean bertsotan egin. Halere, jakin bazekien, bertso-jartzailea izan baitzen.[2] Odolaren mintzoa liburua amaitzeko zorian zela, lau bertso jartzeko enkargua jaso zuen. Lau ez ezik, zortzi ondu zituen, Xalbadorren sorkuntza prozesua berak nola bizi izan zuen azalduz.[3]
Fernandok eginen du laster liburua
artean galtzen ez badu gaixoak burua.
Aspaldi honetan hau da honen helburua
orain ikusi dut nik zabaltzen zerua.
Nik ere hemen badut erraiteko hitza
orain artean segur ez nindaikeen mintza
ez zait ibiliz egin mihi gainean pintza.
ez da aise egona geldirik zilintza.
Egun on erran eta eguna hastean,
bertze solasik gabe ginen arratsean.
Sei kopla egin ditu bakarrik astean
isilik nola hatsik ni hezi artean.
Kantu egin eta egin ari da Xalbador
liburua betetzen eder eta sarkor.
baldin gure etxera jenderik badator
irria kario du, bera dago mokor.
Liburu horrendako ez niza bero ni,
pairatu badut ere isilik egonik.
Bentzutu beharra dut senarra gero nik
bertsoka ikasi du oraintxe Leonik (Bis)
Bertso horiek ez zituzten sartu Odolaren mintzoan eta berrogei urtean isilean egon ziren, harik eta 2016an Amets Arzallusek Odolaren mintzoaren berrargitalpenean ekarri zituen arte.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Leoni Etxebarren - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-10-24).
- ↑ «Non hago gerizpeko larrosa?» durangon.com 2023-09-25 (kontsulta data: 2023-09-25).
- ↑ «Dokuteka: Isildu ez zirenak: Leoni Etxebarren» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2022-10-24).
- ↑ «'Orainmenean. Bertsolaritzaren genealogia feministak'» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-01-19 (kontsulta data: 2022-10-24).