Thomas Hughes
Thomas Hughes (Uffington, Berkshire, 1822ko urriaren 20a - Brighton, 1896ko martxoaren 22a) ingeles legegizon, epailea, politikari eta egilea izan zen. Tom Brown's School Days eleberri erdiautobiografikoagatik da ezaguna, Rugby Schoolen kokatua.
Rugby Schoolen ikasi zuen, Thomas Arnoldek zuzentzen zuena, bere aitaren laguna. Han kiroletan nabarmendu zen, batez ere kriketean.
Erreformista soziala izan zen eta mugimendu sozialista kristauaren parte izan zen. Sindikatuez eta kooperatibez ere interesatu zen.
Alderdi Liberaleko kide eta legebiltzarkide 1865 eta 1874 artean izan zen. Han kooperatiben aldeko legedia sustatu zuen. Opioaren aurkako mugimenduko kide ere izan zen.
Lanak
aldatuEleberriak
aldatu- Tom Brown's School Days (1857)
- The Scouring of The White Horse (1859)
- Tom Brown at Oxford (1861)
Saiakerak
aldatu- Religio Laici (1861)
- A Layman's Faith (1868)
- Alfred the Great (1870)
- Memoir of a Brother (1873)
- The Old Church; What Shall We Do With It? (1878)
- The Manliness of Christ (1879)
- True Manliness (1880)
- Rugby Tennessee (1881)
- Memoir of Daniel Macmillan (1882)
- G.T.T. Gone to Texas (1884)
- Notes for Boys (1885)
- Life and Times of Peter Cooper (1886)
- James Fraser Second Bishop of Manchester (1887)
- David Livingstone (1889)
- Vacation Rambles (1895)
- Early Memories for the Children (1899)