Geologia Lurraren barruko formak aztertzen dituen zientzia da, bai bere barnean dauden atal, formazio eta gaur egun kanpokaldean duten kokapena. Geologoen lanari esker Lurraren bizitza 4.600 milioi urtekoa dela dakigu (4,6 x 109). Era berean lurreko litosfera plaka tektonikotan banatuta dagoela aurkitu da, eta hauek astenosferan igerian daudela determinatu da. Geologiaren atal ezberdinek petrolio, ikatza, burdina, kuprea, uranioa... aurkitzeko teknikak garatu dituzte. Beste hainbat arroka eta mineral ere ustiatzeko moduak aztertzen ditu.


Litosfera ozeanikoa ██ 0-20 Ma ██ 20-65 Ma ██ >65 Ma Probintzia geologikoak ██ Kratoi ██ Plataforma ██ Orogenoak ██ Arroa ██ Arroka igneoak ██ Litosfera luzatua

Geologia hitza lehen aldiz Jean-André Delucek erabili zuen 1778an. Encyclopædia Britannicako hirugarren edizioan ez zen agertu, baina 1809ko laugarrenean lehen aldiz agertu zen.

Historia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Geologiaren historia»

Theophrastusek, Aristotelesen ikasle bat, (K. a. 372-K. a. 287) Peri lithon liburua argitaratu zuen. Fosilen inguruan egin zuen interpretazioak bizirik iraun zuen Iraultza Zientifikorarte.

Shen Kua txinatarrak (1031-1095) estratuen inguruko lehen teoriak sortu ziten, higadura eta sedimentazio kontzeptuak barne hartuz.

Georg Agricola (1494-1555)) fisikariak, meatzeen inguruko lehen lana idatzi duen, De re metallica libri XII izenekoa. Energia eolikoa, energia hidrodinamikoa, metalen urtzea, soda, sulfuro eta haluroak ateratzeko teknikak... deskribatu zituen. Liburua 1556an argitaratu zen.

Nicolas Stenok (1638-1686) gainezertzearen legea, hasierako horizontaltasunaren printzipioa eta albo jarraikortasunaren printzipioa sortu zituen, gaur egun ere estratigrafiaren oinarrizko hiru printzipioak.

1700eko hamarkadan Jean-Etienne Guettard eta Nicolas Desmarestek Frantziako mapa geologikoa egin zuten. Sumendien lehenengo obserbazioak egin ziren Frantzian.

William Smith (1769-1839) estratuak ordenatzen egiten zen lehen mapa geologikoa eraiki zuen, fosilen ikerkuntza erabiliz.

 
The geologist, Carl Spitzwegek eginiko koadroa.

James Hutton hartzen da lehenengo geologo modernotzat. 1785ean Theory of the Earth lana aurkeztu zuen Edinburgon. Bertan lurra lehenago uste zena baino askoz zaharragoa izan behar zuela argudiatzen zuen, horretarako mendiak higatu eta sedimentuak pilatzeko behar zen denbora handia zela argudiatu zuen. (Vol. 1, Vol. 2).

Huttonen ustez arroka guztiak sumendietatik edo magmatik eratorriak zirela esaten zuen eta horregatik bere jarraitzaileei plutonistak izendatzen zituzten. Beraien aurka zeudenak neptunistak izendatzen ziren, arroka guztiak itsaso hondoetan sortzen zirela uste baitzuten.

1811an Georges Cuvier eta Alexandre Brongniartek lurraren adinaren inguruko lana argitaratu zuten, Cuvierrek Parisen aurkitatako elefante fosilen lanean oinarrituta. William Smithen lanaren ondoren argitaratu bazen ere euren artean independienki estratigrafiaren printzipioak erabili zituzten.

1827an Charles Lyellek Principles of Geology argitaratu zuen, Charles Darwinek oso kontutan hartu zuen lana. Liburu honetan Huttonen uniformitarianismoan sakontzen zen. Lehenengo edizioa 1830an argitaratu zuen eta eraberritzen egon zen 1875rarte. Lurraren historiaan prozesu geologikoen geldotasunaren inguruan lan egiten zuen, uniformismo izeneko teoriarekin. Honen kontrakoak katastrofistak ziren, lurreko fenomeno geologiko gehienak katastrofetan sortzen zirela esaten zuten.

XIX. mendeko geologiako gai nagusia Lurraren adina zehaztea izan zen. Erlijiosoek 5.000 urtetako adina jartzen bazuten ere zientzialariek 100.000tik hainbat milaka milioi urtetara zihoazten datekin eztabaidatzen zuten. XX. mendean plaken tektonika garatu zen, kontinenteen jitoa eta itsas hondoaren hedapenaren teoriak batzen zituena. Honek Geologia guztiz irauli zuen.

Teoria hau Alfred Wegenerrek eta Arthur Holmesek proposatu zuten 1912an, baina 1960ko hamarkadararte ez zuen garapen eta onarpenik izan.

Geologiaren oinarrizko printzipioak aldatu

Geologiak, edozein zientziak bezala, hainbat oinarrizko printzipio jasotzen ditu. Gehienek estratuen arteko loturak nolakoak diren eztabaidatzea dute helburu.

Erlazio intrusiboen printzipioa
Printzipio honek elkarmozten diren intrusioak hartzen ditu oinarritzat. Geologian intrusio igneo batek arroka sedimentarioak mozten baditu erraz determina daiteke intrusioa gazteagoa dela inguruan dituen arrokak baino. Intrusio mota ezberdinak egon daitezke, stock, batolito, lakolito, sill eta dikeak
Elkar-mozketaren printzipioa
Printzipio honek failen sorreran ematen diren arroken mozketen arteko erlazioan datza. Aurreko printzipioan bezala, ebidentea da failak gazteagoak direla mozten dituzten arrokak baino. Faila batek arroka batzuk mozten baditu baina ez badu jarraipenik gainean dauden arroka gorputzetan behekoak baino gazteagoa baina goikoak baino zaharragoa izago da. Printzipio honek faila normalak edo alderanztuak diren jakiteko lagungarria izan daiteke.
Inklusioaren printzipioa
Printzipio honek arroka sedimentarioetan balio du. Arroka sedimentario baten barnean dauden arroka zatiak zaharragoak dira arroka bera baino. Arroka igneotan dauden xenolitoentzat ere baliagarria da, laba igotzen doanean bidean jasotzen dituen arrokak zaharragoak dira laba bera baino.
Aktualismoaren printzipioa
Printzipio hau oinarrizkoa da Geologiaren ikerketan. Ingelesez aktualismo hitza ez da erabiltzen, baizik eta uniformitarismoa edo uniformismoa. James Huttonek XVIII. mendean proposatu zuen eta esaldi batean laburbil daiteke: "orainaldia iraganeran giltza da". Printzipio honen arabera gaur egungo prozesu geologiko guztiak iraganean ere modu berdinean gertatu dira, eta beraz prozesu geologikoak denboran aldaezinak dira.
Hasierako horizontaltasun printzipioa
Printzipio honen arabera sedimentuak hasieran beti horizontalean metatzen dira. Orain arte egindako ikerketa guztietan argi ikusten da generalizazio hau orokorrean egia dela, nahiz eta inklinazio apur bat izan dezaketen hainbat sedimentuk.
Gainezartze printzipioa
Printzipio honen arabera tektonikoki aldatu gabeko arroken sekuentzia batean behekoa zaharragoa izango da gainean duena baino. Logikoki, beraz, gazteagoa den arroka bat ezin da egon zaharragoa den baten azpian sedimentatua egon. Printzipio honekin arroka sedimentarioak denbora-lerro bat bailiran azter daitezke.
Faunaren suzesio printzipioa
Printzipio honek fosilen agerpena du oinarri. Izaki bizidunak denbora konkretu batean bizi dira eta beraz euren presentzia edo ausentzia arroken adin erlatiboak ezartzeko balio ahal du. Printzipio hau William Smithek argitaratu zuen Charles Darwinen eboluzioaren teoria baino mende bat lehenago. Printzipio hau baliagarria den arren ez da beti aplikagarria, izaki guztiak ez direlako bizi leku guztietan.

Geologiaren barne-zientziak aldatu

Geologia honako jakintza arlotan bereiztu ohi da.

Mineralogia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Mineralogia»

Mineralogia mineralak aztertzen dituen geologiaren adarretako bat da. Mineral moduan jatorri inorganikoa duen, konposaketa kimiko zehatz bat duen eta estruktura kristalografiko zehatz bat duen materia da. Solidoa eta modu kristalinoan aurkeztu ohi da, baina batzuk likido eran ager daitezke.

Petrologia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Petrologia»

Petrologia arroken elkarteen propietate fisiko, kimiko, mineralogiko, espazial eta kronologikoak eta euren sorrera aztertzen dituen Geologiaren atala da. Berarekin harremanetan dagoen petrografiak arroka kristalinoen ezaugarriak argi polarizatuaren bitartez ikertzen ditu

Hidrologia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hidrologia»

Hidrologiak uraren hedapen espazial eta tenporalaren ikerketa egiten due zientzia da, bain lurraren gainean dagoena, bai atmosferan dagoena. Honek euria eta bestelako prezipitazioak, lurraren gainean doan ura, lurzoruaren hezetasuna, ebapotranspirazioa eta glaziarren oreka kontutan hartzen ditu.

Lurraren azpitik doan ura hidrogeologiak ikertzen du.

Hidrogeologia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hidrogeologia»

Hidrogeologia (greziarretik, hydro: ura eta geologos: lurraren ikerketa) hidrologiaren atal ba da. Urak lurzoruan eta arrokatan duen mugimendua ikertzen duen zientzia da. Zentzu orokorrean akuiferoetaz arduratzen da. Batzuetan geohidrologia erabiltzen da, baina ez da hain zabaldua.

Paleontologia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Paleontologia»

Paleontologia iragan denboretako izaki bizidunak eta biosferaren eboluzioa aztertzen duen zientzia da. Lan hau fosilen bidez egiten du. Fosilak ez ezik izaki bizidunek oro har utzitako arrastoak ere ikertzen ditu paleontologiak. Paleontologia, beraz Biologia eta Geologiaren arteko Zientzia kontsideratuta dago. Paleontologiari esker Denbora Geologikoaren Eskalan sakontzea lortu da, bereziki, Mikropaleontologiak eskaintzen dituen datuak direla eta.

Sedimentologia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Sedimentologia»

Sedimentologia arroka sedimentarioak sortzen dituzten sedimentu gorputzen formazio, garraio eta metatzea ikertzen dituen geologiaren azpiatala da. Iraganeko ingurune sedimentarioak interpretatu eta berreraikitzeko asmoa du. Oso harreman handia du estratigrafiarekin, baina honek ez bezala, ez ditu arrokak deskribatzen baizik eta berauek sortu zirenean zegoen egoera.

Estratigrafia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Estratigrafia»

Estratigrafiak arroka sedimentario estratifikatuen ikerketa eta interpretazioa egiten du, euren identifikazio, deskripzio, sekuentzia bertikal zein horizontala, kartografia eta gorputz ezberdinen arteko korrelazioa ikertzen ditu. Sedimentologiarekin oso harreman handia du.

Geofisika aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Geofisika»

Geofisikak Lurra ikuspuntu fisikotik aztertzen du, bere barne egitura, kondizio fisikoak eta lurraren eboluzioa aztertzen du. Islapena eta errefrakzioa erabiltzen ditu, grabimetria, elektromagnetismoa, magnetismoa eta erradiazioa erabiltzen ditu metodologia gisa. Grabitatea, lurraren magnetismoa, itsasaldiak, lurrikarak, tsunamiak... ikertzen ditu.

Geokimika aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Geokimika»

Geokimika Geologia eta Kimika elkartzen dituen zientzia da. Lurra eta beste planeta batzuen konposaketa kimikoa ikertzen du, prozesu kimikoak eta arroken konposaketa. Lurra, hidrosfera eta atmosferaren arteko harremanak ere ikertzen ditu.

Geologia estrukturala aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Geologia estrukturala»

Geologia estrukturala lurrazala eta bere egiturak eta bertan dauden arroken arteko harremanak ikertzen dituen zientzia da. Arroken geometria eta agertzeko modua aztertzen du. Lurrazalaren arkitektura eta erlazio espazialak aztertu eta honen azpian egon daitezkeen egiturak azaltzen eta deskribatzen saiatzen da.

Bulkanologia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bulkanologia»

Bulkanologiak sumendi, laba eta magmaren ikerketa egiten duen zientzia da. Bulkanologoak sumendiak bisitatzeaz gain iraganean egondako eztandetako errauts eta pumitak ere jasotzen ditu. Sumendien leherketak aurreikustea da inbestigazio ildorik garrantzitsuenetariko bat.

Geoteknia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Geoteknia»

Geotekniak ingeniaritza eta geologia batzen dituen azken honen atala da. Egiten diren obra handien zimentatzea ikuspuntu geologikotik aztertzen du.

Era berean, geologia karstaren zientzia garrantzitsuenetako bat da, espeleologiaren baitan kobazuloetako konposizioa eta morfologia ikertzen dituelarik.[1]

Denbora Geologian aldatu

Geologia 4 dimentsioak aldi berean jorratzen dituen zientzietako bat da. Geologian garrantzi handia dauka gertakarien ordena jakitea, Lurraren historia ordenatu eta ulertu ahal izateko. Modu honetan Geologoek Lurraren Historia epe desberdinetan banatu dute gertakariak ordenatu ahal izateko.

Eona Era Periodoa1 Serieak/
Garaiak
Gertakari nagusiak Hasiera, orain
milioi urte2
Fanero-
zoikoa
Zenozoikoa Neogenoa3 Holozenoa Glaziazio garaien bukaera eta zibilizazioaren sorrera. 0.011430 ± 0.00013 9
Pleistozenoa Ugaztun handien sorrera eta estintzioa. Gizaki modernoaren sorrera. 1.806 ± 0.005 *
Pliozenoa Gaur egungo glaziazioaren indartzea. Garai hotzak eta klima lehorra. Autralopitezinoak jaiotzen dira, hainbat ugaztun genero eta molusku garaikideak. 5.332 ± 0.005 *
Miozenoa Moderate climate; Orogenia ipar hemisferioan. Gaur egungo ugaztun eta hegazti familiak bereizgarri bilakatzen dira. Zaldiak eta mastodonteak dibersifikatzen dira. Belarra nonnahi agertzen da. Lehenengo hominoideoak agertzen dira (‘’Sahelantrophus tchadensis’’) 23.03 ± 0.05 *
Paleogenoa
3
Oligozenoa Klima epela. Eboluzio eta dibertsifikazio azkarra faunan, bereziki ugaztunetan. Garaikideak diren angiospermen dispertsio eta eboluzio nagusia. 33.9±0.1 *
Eozenoa Ugaztun arkaikoak loretu eta hedatu. Hainbat familia moderno ere agertzen dira. Belarra agertzen da. Antartika berriro izozten da eta gaur egungo garai glaziazioa hasten da. 55.8±0.2 *
Paleozenoa Klima tropikala. Landare garaikideak. Ugaztunen dibertsifikazioa hainbat lerro ebolutibo primariotan, dinosauroen lekua okupatuz. Lehenengo ugaztun handiak (hipopotamo baten tamaina). 65.5±0.3 *
Mesozoikoa Kretazeoa Berantiarra Loredun landareak agertzen dira eta beraiekin batera hainbat intsektu mota. Arrain teleosteo modernoak agertzen dira. Ammoniteak, belemniteak, errudistak, ekinoideoak (itsas trikuak) eta belakiak oso arruntak. Dinosauro mota berri ugari (Tyranosaurus, Hadrosaurus…) agertzen dira lurrean eta beraiekin batera krokodilo modernoak. Mosasauroak eta marrazoak agertzen dira itsasoan. Lehengo hegaztiek Pterosauroak aldentzen dituzte. Hiru ugaztun motak garatzen dira (monotremak, martsupialak eta karedunak). Lehenengo primatea. Gondwana kontinentea apurtzen da. Bere bukaeran meteorito erraldoi batek talka egiten du eta izaki bizidun asko desagertzen dira, euren artean ia osorik foraminiferoak. 99.6±0.9 *
Goiztiarra 145.5 ± 4.0
Jurasikoa Berantiarra Gimnospermoak (bereziki konifera) ugariak. Hainbat dinosauro mota ezberdinak (sauropodoak, carnosauroak eta stegosaurusak). Ugaztun ugari eta txikiak. Lehenengo hegaztiak. Ichthyosaurusak eta plesiosaurusak ugaritzen dira. Bibalboak, Ammoniteak eta belemniteak oso ugariak. Itsas triku arruntak. Pangea apurtu egiten da Gondwana eta Laurasia azpikontinentetan. Ozeano Atlantikoaren sorrera. 161.2 ± 4.0
Erdikoa 175.6 ± 2.0 *
Goiztiarra 199.6 ± 0.6
Triasikoa Berantiarra Arkosauroak ugariak lurrean. Lehenengo dinosauroak, ugaztunak, pterosaurusak eta krokodiloak. Dicroidium flora arrunta egiten da lurrean. Anfibio ugari. Iktiosauroak itsasoan. Zeriatites ammoniteak oso arruntak. Koral modernoak agertzen dira eta arrain teleosteoak. Hainbat intsektu klado ezberdin agertzen dira. 228.0 ± 2.0
Erdikoa 245.0 ± 1.5
Goiztiarra 251.0 ± 0.4 *
Paleozoikoa Permiarra Lopingiarra Pangea superkontinentea eratzen da. Narrasti sinapsidoak arrunt bilakatzen dira. Hainbat anfibio klase. Koleopteroak eta euliak agertzen dira. Foraminiferoak agertzen dira eta beste hainbat izaki ur epeletan. Glaziazio permo-karboniferoa bukatzen da. Permiarra bukatzean Permo-Triasiar iraungipen masiboa ematen da, non izaki bizidunen %95 desagertzen diren. 260.4 ± 0.7 *
Guadalupearra 270.6 ± 0.7 *
Cisuraliarra 299.0 ± 0.8 *
Karbon-
iferoa
4 /
Pennsil-
baniarra
Berantiarra Hegodun intsektuak agertu eta ugaritzen dira, euretariko batzuk erraldoi bihurtuz. Anfibio ugari. Lehenengo narrastiak. Ikatza ematen duten basoak sortu. Itsasoan oso arrunta, Goniatites, brakiopodoak, briozoak, bibalboak, koralak... 306.5 ± 1.0
Erdikoa 311.7 ± 1.1
Goiztiarra 318.1 ± 1.3 *
Karbon-
iferoa
4 /
Missis-
sippiarra
Berantiarra Lehenengo zuhaitz handiak. Lehenengo tetrapodoek ura uzten dute. Lehenengo marrazoak. Glaziazioa Gondwanako Ekialdean. 326.4 ± 1.6
Erdikoa 345.3 ± 2.1
Goiztiarra 359.2 ± 2.5 *
Devoniarra Berantiarra Haziak botatzen dituzten lehenengo landareak sortzen dira. Hegorik gabeko lehen intsektuak agertzen dira. Itsasoan koral rugoso eta tabulatuak, goniatites ammoniteak eta brakiopodoak ugari egiten dira. Hainbat arrain mota agertzen dira. Lehenengo tetrapodoak oraindik uretan. Euramerika kontinentea. 385.3 ± 2.6 *
Erdikoa 397.5 ± 2.7 *
Goiztiarra 416.0 ± 2.8 *
Siluriarra Pridoliarra Lehengo landare baskular lurtarrak, milipedoak eta artropleuridoak, lehenengo arrain baraildunak eta hainbat ostrakodermo eta agnata. Euripteridoak handien egiten dira. Koral tabulatu eta rugosoak. Brakiopodoen artean Rinkonelidoak sortzen dira eta krinoideo eta trilobiteak oso ugariak dira. 418.7 ± 2.7 *
Ludlow 422.9 ± 2.5 *
Wenlock 428.2 ± 2.3 *
Llandovery 443.7 ± 1.5 *
Ordobiziarra Berantiarra Ornogabe ugari sortzen dira. Lehenego koralak, brakiopodoak, bibalboak, nautiloideoak, trilobiteak, ostrakodoak, briozooak eta hainbat ekinodermatu familia, graptoliteak eta beste taxoi batzuk ugariak dira. Konodontoak agertzen dira hasieran. Glaziazio erraldoia gertatzen da garai honetan. Lehenengo landare lurtarrak. 460.9 ± 1.6 *
Erdi Ordoviziarra 471.8 ± 1.6
Goiztiarra 488.3 ± 1.7 *
Kanbriarra Furongiarra Kanbriarreko leherketa gertatzen da, dibertsifikazio erraldoiarekin. Gaur eguneko animalia modernoen Phyllumen erdiak agertzen dira eta beste hainbat forma konplexu gaur eguneko sailkapenetan sartzen ez direnak. Arkeoziatidoak Goiz Kanbriarrean ugariak dira. Trilobiteak, Priapulidoak eta belakiak, brakiopodo artikulatuak, eta bestelako forma batzuk ugari eta arruntenak. Lehenengo kordatua agertzen da, Pikaia gracilens. Anomalocaris da depredadorerik gorenak. Ediacarako izakiak desagertzen dira. 501.0 ± 2.0 *
Erdikoa 513.0 ± 2.0
Goiztiarra 542.0 ± 1.0 *
Proter-
ozoikoa

5
Neo-
proterozoikoa
Ediacara Lehenengo animaliak (animalia zelulanitzak). Ediacarako fauna (vendobionta) agertzen da mundu osoan zehar. Lehenengo belakiak. 630 +5/-30 *
Kriogeniarra Baliteke lur osoa izoztea. Rodinia apurtzen hasten da. 850 6
Toniarra Lehenengo akritarkoen erradiazioa. 1000 6
Meso-
proterozoikoa
Steniarra Metamorfismo altuko eraztunak sortzen dira Rodinia kontinentearen sorrera orogenia dela eta. 1200 6
Ektasiarra Plataformak hedatzen jarraitzen du. 1400 6
Kalimmiarra Plataforma hedatzen da. 1600 6
Paleo-
proteroziokoa
Stateriarra Lehenengo zelula Eukariotoak. Columbia (superkontinentea) sortzen da.. 1800 6
Orosiriarra Lurreko atmosfera oxigenoz betetzen da lehen aldiz. Vredefort eta Sudbury Arroa asteroideeen talka. Hainbat orogenia ematen dira.. 2050 6
Rhyaciarra Bushveld Formazioa sortzen da. Glaziazio Huroniarra. 2300 6
Sideriarra Burdin Bandeatuaren Formazioa sortzen da 2500 6
Arkearra
5
Neoarkearra Kratoi modernoen estabilizazioa. 2800 6
Mesoarkearra Lehenengo estromatolitoa 3200 6
Paleoarkearra Ezagutzen den lehenengo bakteria fototrofoa (atmosferara oxigenoa askatzen duena). 3600 6
Eoarkearra Zelula bakarreko lehen izakiakk 3800
Hadearra
5,7
Behe Imbriarra   3850
Nektariarra   3920
1-9 Arro taldeak 4100 Ma - Ezagutzen den arrokarik zaharrena 4150
Kriptikoa8 4400 Ma - Ezagutzen den mineralik zaharrena; 4570 Ma - Lurraren formazioa 4570
  1. Paleontologoek periodo geologikoen inguruan baino animalien inguruan egin ohi dute bereizketa.
  2. Daten ziurtasuna ez da osoa, eta portzentajea batean mugitzen da, datazio erradiometrikoak egiten baitira eta hau ez da metodo guztiz zehatza. Hala ere hemen agertzen diren datak eta bere erroreak International Commission on Stratigraphy-ak onartu zituen 2004an. * bat duten datek "Urrezko Iltzea" dutela esan nahi ud, hau da, leku batean bi garaien arteko muga zehaztu dela (Global Boundary Stratotype Section and Point).
  3. Historikoki Zenozoikoa Koaternario eta Tertziarioan banatua izan da batzuetan eta beste batzuetan Neogeno eta Paleogeno moduan. Estratigrafiako Nazioarteko Komisioak erabakita koadroan agertzen den bezala da aurrerantzean.
  4. Ipar Amerikan Karboniferoa Mississippiarra eta Pennsilbaniarra Periodoetan banatzen da.
  5. Proterozoikoa, Archearra eta Hadearra Aurrekanbriarra izenarekin ezagutzen dira askotan eta beste batzuetan Kriptoziokoa izenarekin.
  6. Adin absolutua (Global Standard Stratigraphic Age).
  7. Hadearra ez da jada eon formal bat eta orain Eoarkearrean sartzen da. Hadearra batzuetan Priskoarra izendatzen da.
  8. Lau hauek Ilargiaren geologiatik hartutako izenak dira. Lurreko historia geologikoan erabiltzea ez da ofiziala.
  9. Holozenoaren hasiera data orain 11.430 ± 130 urtekoa da.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Union Internationale de Spéléologie. «UIS Commissions and Working Groups» https://www.uis-speleo.org/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 8a).

Kanpo estekak aldatu

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: geologia .