Txantxangorriaren Karaoketeka

Euskal kantugintzako 2.500 bideoko karaoketeka

Txantxangorriaren Karaoketeka euskal kantugintzako 2.500 abesti baino gehiago karaokerako prestatuta eskaintzen dituen webgunea da.[1][2]

Txantxangorriaren Karaoketeka
Jatorria
Egilea(k)Gabi de la Maza
Sorrera-urtea2008
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Kokapena
JabeaGabi de la Maza
Euskaraz
EuskarazBai
txantxangorria.eus

Gabi de la Mazak irakasleak 2008an hasi zen sortzen bideo bilduma hau txantxangorri izengoitiarekin. 2005. urtetik aurrera. Euskarazko barnetegietan erabiltzeko hainbat karaoke sortuta zituen, ikasleekin egonaldietan erabiltzeko. 2008an, ikasleek eskatuta, Youtubera igotzen hasi zen. 2019an bi kanal zituen, eta bien artean 2.500 abesti baino gehiago daude. Lehenengo hamaika urtean, gune horrek milioi bat bisita baino gehiago jaso zituen, eta harpidedunak 80.000 mila baina gehiago dira bien artean.[3]

TBX.eus atariak euskarazko kanalek jaso dituzten bisitak zenbatzen ditu, eta egunean, astean, hilean, urtean… gehien ikusi diren euskarazko bideoak zein izan diren adierazten du. 2017an Txatxangorria-Euskal Karaokeak laugarrena izan zen bisitatuenen artean.[4]

Txantxangorriaren Karaoketekan 2.500 abesti horien bideoak autorez, tituluz edo gaiaz lortu daitezke txantxangorri.eus atarian.[5]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Elustondo, Miel Angel. (2018-04-29). «Gabi de la Maza: "Euskal musikaren arkeologiak asko motibatzen nau"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  2. «Txantxangorria-Euskal karaokeak» Txantxangorria-Euskal karaokeak (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  3. «Bihotzeko Fonoteka: Gabi de la Maza» www.eitb.eus (Euskadi Irratia) (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  4. «Bideon artxibo urteka: 2017 - TBX.eus» tbx.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  5. «Txatxangorriaren karaoketeka. Zerrenda abestiaren arabera.» Txantxangorria-Euskal karaokeak (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  6. «Interneten egindako lan onenaren Argia Saria Gabi de la Mazari eman diote» txantxangorria (Noiz kontsultatua: 2019ko abuztua).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu