Jose Antonio Ardanza

Euskal Autonomia Erkidegoko 4. lehendakaria

Jose Antonio Ardanza Garro (Elorrio, Bizkaia, 1941eko ekainaren 10a - ) politikari jeltzalea eta enpresaburua da. 1985tik 1999ra Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen. Gaur egun, Euskalteleko presidentea da.

Jose Antonio Ardanza


Eusko Legebiltzarreko diputatua

1990eko Abenduaren 18a - 1994ko Abuztuaren 30a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Eusko Legebiltzarreko diputatua

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko Irailaren 3a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

4. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

1985eko martxoaren 2a - 1999ko urtarrilaren 2a
Carlos Garaikoetxea - Juan José Ibarretxe Markuartu

Eusko Legebiltzarreko diputatua

1985eko urtarrilaren 23a - 1986ko Urriaren 1a
Federico Zabala
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

2. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia

1983ko Maiatzaren 23a - 1985eko urtarrilaren 26a
Xabier Aizarna - Imanol Murua Arregi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Antonio Ardanza Garro
JaiotzaElorrio1941eko Ekainaren 10a (82 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Euskaltel
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea

Karrera politikoa Aldatu

Jose Antonio Ardantzari buruzko bideoa (Ahotsak proiektua)

EAJko militantea 1979an Arrasateko alkate aukeratu zuten eta 1983ean Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. 1985an Karlos Garaikoetxeak lehendakari postua utzi zuenean Eusko Alkartasunaren zatiketaren ondoren Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten.

1999ko urtarrilaren 2an, bere agintaldia bukatuta, kargua utzi eta Juan Jose Ibarretxe bihurtu zen Eusko Jaurlaritzako lehendakari.

Enpresaburu Aldatu

Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaritza utzitakoan, lehen mailako politikagintza ere utzi zuen, eta enpresaren munduan murgildu zen. Besteak beste, Tubacex enpresako kontseilari izendatu zuten, eta Ardantzaren izena maiz aipatu zen beste hainbat kargutarako, betiere enpresaren eta ekonomiaren munduari loturik. 1999ko abenduan, azkenik, Euskaltel telekomunikazio enpresak administrazio kontseiluaren presidente izendatu zuen, eta kargu hori du orduz geroztik.

Toki izenak Aldatu

  • Galdakaoko (Bizkaia) Udalak herriko erdialdeko parke bati Ardanza Lehendakaria izena ipini dio.

Erreferentziak Aldatu

Kanpo estekak Aldatu



Aurrekoa
Carlos Garaikoetxea
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
 

1985eko martxoaren 2a - 1999ko urtarrilaren 2a
Ondorengoa
Juan Jose Ibarretxe
Iñigo UrkulluPatxi LópezJuan Jose IbarretxeJose Antonio ArdanzaCarlos GaraikoetxeaRamon RubialJesus Maria LeizaolaJose Antonio Agirre