Maria Ubarretxena

Arrasateko alkatea 2015 eta 2023 bitartean

Maria Ubarretxena Cid (Urretxu, Gipuzkoa, 1980ko urriaren 11) EAJ alderdiko politikaria eta enpresa-kudeatzailea da. Urretxun jaioa, Arrasaten bizi da 2006tik, eta Arrasateko alkatea izan zen 2015etik 2023ra arte.[1][2] 2023tik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatua izan zen. 2024ko ekainetik aurrera Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua da Imanol Pradalesen gobernuan. Jaurlaritzaren bozeramailea ere bada.[3]

Maria Ubarretxena


Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailburua

2024ko ekainaren 25a -
Olatz Garamendi

Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea

2024ko ekainaren 25a -
Bingen Zupiria

Arrasateko alkate

2015eko ekainaren 13a - 2023ko ekainaren 17a
Bizitza
JaiotzaUrretxu1980ko urriaren 11 (44 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaArrasate
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Enplegatzailea(k)Osasun Saila
Lanbide
Arrasateko Udala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Formakuntza

aldatu

Gizarte Zientziak eta Enpresa ikasketetan lizentziatua Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean, esportazio kontuetan behar egin du. Kooperatibista da, baita haren senarra ere.[4]

Ibilbide profesionala

aldatu

Lan-esperientzia profesional luzea du. 2002/2003 ikasturtean, ikasketen azken urtean zebilela, Legazpiko Bellota Herramientas enpresako Marketing eta Esportazio departamentuetan aritu zen. Hurrengo urtean Arrasateko Alejandro Altuna JMA enpresan esportazioetako departamentuan. Hurrengo hamar urteetan Antzuolako Goizper E, Kooperatibako bazkidea izan zen, esportazioetako departamentuan hor ere bai, non azken urtean departamenduko kudeatzailea (Export Area Manager) izan zen.[5]

2013an Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendari izendatu zuten, han aritu zen 2015era arte, Arrasateko alkate bihurtu zen arte. Bi urte haietan Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakaria ere izan zen.[6][5]

Ibilbide politikoa

aldatu

2011n hasi zen zinegotzi Arrasaten. 2015eko ekainaz geroztik Arrasateko alkatea da.[5][7]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Botoaren esanahia eta garrantzia» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  2. «Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea: “Memoria berreskuratu eta elkarbizitza hobetzeko balioko du akordioak”» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  3. «Sailburu berriak astearte honetan jabetuko dira karguaz» EITB 2024-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  4. «María Ubarretxena» www.eaj-pnv.eus (Euzkadi Buru Batzarra) 2016 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  5. a b c «Maria Ubarretxena Cid — Arrasateko Udala» www.arrasate.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  6. Ubarrechena Cid, Maria. Sektore publikoaren kargudunak · María Ubarrechena Cid. Irekia - Eusko Jaurlaritza.
  7. Maria Ubarretxenak udal-hauteskundeak irabazi ditu Arrasaten – OVES-GEEB. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).

Kanpo estekak

aldatu