Garaia Teknologia Parkea

Garaia Teknologia Parkea (aurrez, euskaraz Garaia Berrikuntza Gunea eta gaztelaniaz Polo de Innovación Garaia), Gipuzkoako Arrasate hirian kokaturik dagoen teknologia parkea da.

Garaia Teknologia Parkea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaArrasate
Historia eta erabilera
Irekiera2007
Kontaktua
HelbideaGoiru kalea, 1
Webgune ofiziala

Izena Debagoienaren aurreko Deba Garaia izenari zor dio.

Historia aldatu

Mondragon Korporazioak, Mondragon Unibertsitateak eta beste sei zentro teknologikok[1] sortu zuten 2007 urtean. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak ere parte hartu zuten parkearen sorreran[2]. Helburu nagusia Unibertsitateko zientzilarien eta zentro teknologiko eta enpresetako I+G+i sailek bikaitasun gune bat izatea da, Euskal Autonomi Elkarteko enpresek kalitatezko jauzia egin ahal izateko[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Garaiaren DNA – GARAIA Parque Tecnológico. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Polo Garaia, el mayor complejo de innovación de Euskadi» El Diario Vasco 2007-11-07 (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu