Ireki menu nagusia

Eneko Barberena (Arrasate, Gipuzkoa, 1983ko martxoaren 7a - ) euskal idazlea, aezkoar jatorrikoa. Zuzenbiden lizentziatua bi liburu idatzi ditu eta hainbat ipuin labur argitaratu zituen Gara egunkarian. Manex Agirrerekin Kulturisten Kofradia sortu zuen eta hainbat antzezlan egin zituzten Euskal Herrian. Anger musika taldearentzako letra bat ere egin zuen.

Eneko Barberena
Bizitza
Jaiotza Arrasate1983ko martxoaren  7a (36 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 683

2004an Lurrunak ez du oraindik kristalik estali poema bilduma argitaratu zuen Gaztesarearekin. Liburu hau copyleft lizentziarekin argitaratu zuen. Liburu horretako poema bat (Dakar) Joseba Tapiak musikatu zuen Real Politic lanean.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bildurekin aurkeztu zen alkatetzarako, ordutik zinegotzi moduan lan egiten du Arrasateko udaletxean.

LanakAldatu

NarrazioaAldatu

PoesiaAldatu


Horma zuriak
Mundua kolorez pintatzen saiatu ginenean,
zuok, mundu gris aseptikoa maite duzuenok,
makilkadez ordaindu zeniguten ahalegina.
Zuok, horma zuriak maite dituzuen horiek,
zer bilatzen duzue zehazki?
Zer bilatzen duzue, zuon polizia, epaile
eta kale garbitzaileekin?
Ez al duzue ulertu, urez garbitzen diren margoketek
harrian (eta herrian) arrasto sakona uzten dutela?
Ez al duzue ulertu loreak moztu daitezkeela,
baina udaberria ezin dela gelditu?
Ez al duzue ulertu, kale poeta eta margolariak
ezin direla isildu?
Ez al duzue ulertu, horma zuriak maite dituzuenok,
ez dela horma zuririk existitzen?

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu