Udalatx

Euskal Herriko mendia

Udalatx[1] edo Udalaitz Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan dagoen mendia da, Arrasate eta Elorrio artean zehazki. Iparraldeko magalean edo Bizkai aldekoan Zumelegi ibaia jaio da, aurrerago Arrazolarekin batera Ibaizabal sortzen duena. Batzuetan, Udalaitz izenarekin ageri da, baina euskara batuan Udalatx da hobetsitakoa, mendebaleko euskaratik datorrena.[1]

Udalatx / Udalaitz
Udalaitz.JPG
Datu orokorrak
Garaiera1.117 m
Prominentzia610 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°05′28″N 2°30′44″W / 43.0911°N 2.5122°W / 43.0911; -2.512243°05′28″N 2°30′44″W / 43.0911°N 2.5122°W / 43.0911; -2.5122
Honen parte daEuskal Herriko arkua
MendikateaUdalako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaUdala (Arrasate)
LuberriLuberri
Geologia
Material nagusiakareharri

Geologikoki kareharrizko mendigunea dugu hau, inguruko mendien bezalakoa.

1.117 metroko garaiera dauka.

DeskribapenaAldatu

Udalatx Udalako mendilerroan kokatuta dago, eta Anboto eta Aramotz gailurrekin batera lerratzen da, nolabaiteko mendilerroa osatuz. Anboto eta mendi honen artean Betsaide dugu, hiru probintziek bat egiten duten tokia dena.

Gailurrak zerra itxura ematen dioten hainbat mutur ditu, hiru izanda gandorraren tontor nagusiak, mendebaldetik ekialdera Atxaurutxugane (1040 m), Erdikoatxa edo Erdiko Axpunta (1.026 m) eta Udalatx tontor bera (1.117 m). Ipar-mendebaldean, Santa Luziaren baseliza dagoen Artadi mendixka (500 m) eta Gongeta edo Zolotxa tontorra (704 m) ditugu, Elorrio aldera. Hego-mendebaldean, bestela Pozutxueta (182 m) tontorrak mendigunea osatzen du

Gipuzkoako aldetik Arrasateko Udala auzoarekin egiten du bat, zeinak mendiari izena ematen dion. Arrasatetik ikusten den muturrak, 1.073 metroko garaiera duena, gurutze handi bat du; mutur hau, hala ere, ez da guztietan garaiena, Bizkaitik gertuago kokatuta dagoen beste bat altuagoa baita.

 
Ezkerretik eskuinera Oriol, Gorbeia, Ipizte eta Anboto Udalatxeko tontorretik ikusiak.

LandaretzaAldatu

Zuhaitzen artean, mendigunearen hegoaldean dagoen basoa azpimarratzekoa da, haritz eta artearen familiakoa den abaritza edo Quercus coccifera espeziea alegia, kurioski mediterraneo aldekoa dena eta Gipuzkoa osoan hemen bakarrik dagoena.

SantutegiaAldatu

Gurutzea eta tontor nagusiaren artean, Gipuzkoa aldean, Asuntzeko santutegiaren aztarnak ikusgai daude oraindik, non fraide eremutarrak bizi baitziren. XVI. mendean leku honen lehen aipamena jaso zuen Esteban Garibaik.

KobazuloakAldatu

Tontor nagusiaren azpian kobazulo txiki bat dugu, iturria daukana, eta Erdikoatxarantz beste koba askoz handiagoa topa dezakegu.

MeatzeakAldatu

XIII. mendetik gutxienez meatze lanak egin izan dituzte Udalatxen, "Cofradía de Venaqueros de San Valerio" elkartearen eskutik. Minerala agortzean, kofradia desagertu zen 1958an.

Gaur egun hauen aztarnak oraindik ikus daitezke Iguriatik abiatzen den bidetik igo izanez gero.

IruditegiaAldatu

Igotzeko bideakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Euskaltzaindia: Elorrioko toponimoak, Euskal Onomastikaren Datutegian.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa