Julen Ribas

Euskal marrazkilaria

Julen Ribas Sasian (Arrasate, 1981eko ekainaren 9a) ilustratzaile, marrazkigile eta komikigile gipuzkoarra da. Bartzelonan arte-grafikoko ikasketak burutu ondoren, freelance gisa lan egiten du. Gehienbat Euskal Herrian eta Frantzian aurkitu daitezke bere lanak[1].

Julen Ribas
Julen Ribas erretratua (Ane Idigoras) zb.jpg
Ahotsa
Bizitza
Jaiotza Arrasate1981eko ekainaren 9a (39 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea, marrazkilaria eta margolaria
Lan nabarmenak Azken garaipena
Numenak (Aita)

IbilbideaAldatu

Xabiroi aldizkariaren ohiko kolaboratzailea da. 2005ean Numenak. Aita argitaratu zuen Unai Busturiaren gidoiarekin, Saure argitaletxearen eskutik. Albumak euskal mitologia klasikoa gaur egungo gaiekin bat egiten du eta Arrasateko hirigunean garatzen da nagusiki[2].

2007an Banaka Mediak argitaratutako Basajaun haur liburuen saileko ilustratzailea izan da[3].

2011n, Xabiroi aldizkarian atalka agertu zen Azken garaipena komikia, naziek II. Mundu Gerra irabazten duten ukronia bat, liburuan argitaratu zuen Iban Zalduaren gidoiarekin[4]. Lan honek, 2012ko Euskadi Literatura Sarien Euskarazko Haur eta Gazte Literaturazko Lanik Onenaren saria irabazi zuen[5].

Margolanak ere egiten ditu eta 2010ean Arrasateko Margo Taldeko kide egin zen. Ribasen lehen bakarkako erakusketa 2012an izan zen Baionako Kalastrope aretoan[6].

2017ko urrian Ikastolen Elkarteak argitaratu zuen Julen Ribas marrazkilariak Eider Rodriguezen gidoiaz sortutako Santa Familia komiki albuma. Lan hau ere Xabiroi aldizkarian argitaratu zen atalka lehenengoz eta 2018an Euskadi Literatur Saria irabazi zuen Euskarazko Haur eta Gazte Literaturazko Lanik Onenaren atalean[5][7].

LanakAldatu

KomikiakAldatu

Ilustratzaile lanakAldatu

  • Karlisten altxorra (Elkar, 2014) Gaizka Arostegi, marrazkiak, Julen Ribas
  • Basajaun Bilduma: Auzoko zaratatsuak, Basajaunen oporrak, Epidemia basoan, Basajaun eta zikoina txikia, Basajaun trikuak salbatzen, Basajaun zer gertatu da urarekin? (Banaka Media, 2007) Susana Pinto, marrazkiak Patxi Pelaez, ilustrazioak Julen Ribas

AldizkarietanAldatu

  • El Balancín aldizkaria (4 eta 6. aleetan). APIE-EIEP (Bilbo), 2008
  • Xabiroi aldizkaria (5. alea). Ikastolen Elkartea, 2011
  • Xabiroi aldizkaria (42, 43 eta 44. aleak). Ikastolen Elkartea, 2016[8]

ErreferentziakAldatu

  1. «"Euskadi Fantastikoa XII: Julen Ribas" erakusketaren inaugurazioa» www.sansebastianhorrorfestival.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  2. e-gor. «"Numenak - Aita", euskal mitologia, historia eta gaur egungo errealitatea maisuki nahasten dituen komiki ederra» Eibar.ORG | Eibarko peoria . Noiz kontsultatua: 2020-04-03.
  3. Komik10: Euskal komikia azkeneko hamarkadan = El cómic vasco en la última década. Donostia Kultura. Liburutegi zerbitzua ISBN 978-84-89668-76-8.
  4. Zabala, Juan Luis. ««Ukronia tresna ona izan daiteke gure orainaren hauskortasunaz jabetzeko»» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  5. a b «Euskadi Literatura Sariak: Saridunak» www.euskadi.eus 2019-06-24 . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  6. Iribarren, Oier. ««Etorkizunerako erreferentzia da ikusleek duten erreakzioa ikustea»» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  7. «Euskadi Saria 'Santa Familia' komiki albumari | Ikastolen Elkartea» www.ikastola.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  8. Tebeosfera. Autoreak

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.