ASPACE (gaztelaniaz "Asociaciones de Atención a las Personas con Parálisis Cerebral"), irabazteko asmorik gabeko Espainia mailan antolatutako Elbarritasun Zerebralaren Elkarteen konfederazioa da. Elkarteak gaixoen familiek sortu zituzten, elkarrekin laguntzeko asmoz. Hego Euskal Herrian lau dira konfederazioan elkartutakoak. Espainia osoan 70 elkarte dira,[1]18.000 kide, 4.500 profesional eta 1.600 boluntario inguru.[2]

ASPACE
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
webgune ofiziala

Garun paralisia aldatu

Elkartearen arabera "garuneko paralisia lesio bat da garunean perinatal aldian gertatua, beti nahasten den mugimenduaren gorabehera zenbait gradutan edo nibelak eta lesioa nahasi ahal du gaitasun intelektualean". Erakundearen datuen arabera Espainian 120.000 pertsona daude gaixotasun horrek afektaturik eta kasu kopurua gora doa. %70 kasuak haurdunaldian ematen dira, %20ak erditzeko unean eta gainontzeko %10a bizitzaren lehenengo bi urtetan. Kausak desberdinak izan daitezke: infekzioak, oxigeno falta jaiotzeko unean, jaiotze goiztiarrak... Gaitzak sortutako lesioak betiko dira baina ez dira degenetariboak.[3]

Elkartearen helburuak aldatu

Hauek dira elkartearen helburuak:[1]

  • Garun-paralisia eta antzeko asaldurak dituzten pertsonen gizarteratzea.
  • Kalitateko arreta, norberaren autonomia bultzatzen duten zerbitzuen eta programen bidez.
  • Sentsibilizazio soziala.
 
ASPACE Donostiako Berio auzunean.

Eskaintzen dituzten zerbitzuak aldatu

  • Kanpo tratamenduak
  • Arreta Goiztiarra: gaitza detektatu bezain pronto hasten dira ondorioak gutxitzeko ahaleginak.
  • Hezkuntza berezia: eskola arruntetan eskolarizatu ezin diren haurreak elkartean bertan ikasten dute.
  • Eguneko Zerbitzua: egunean zehar pertsona hauek aktiboak mantentzeko.
  • Etxebizitza Zerbitzua: adin batetik aurrera haien autonomia indartzeko etxe bereizitan bizi daitezke.
  • Familientzako laguntza zerbitzua: oporretan, asteburuetan...
 
2015ean hil zen Jabier Garziari, Aspaceko sortzaile bat, Berion egin zitzaion azken agurra.

Euskal Herriko elkarteak aldatu

  • ASPACE Bizkaia. Helbidea: Julio Urkixo 17 lonxa. 48014-Bilbo.[4]
  • ASPACE Araba. Helbidea: Sofia Erregina 100. 01015-Gasteiz. [5]
  • ASPACE Nafarroa. Helbidea: Asarta Margolaria 1. 31007-Iruñea.ref> (Gaztelaniaz) «Asociación Parálisis Cerebral Álava | ASPACE ÁLAVA» ASPACE ALAVA (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).</ref>
  • ASPACE Gipuzkoa. Helbidea: Illarra Bidea 2. 20018-Donostia.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Nor gara? - Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea» www.aspacegi.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  2. «Historia - Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea» www.aspacegi.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  3. «Zer da garun-paralisia? - Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea» www.aspacegi.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Paralisis cerebral» Aspace Bizkaia (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Asociación Parálisis Cerebral Álava | ASPACE ÁLAVA» ASPACE ALAVA (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  6. «Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea» www.aspacegi.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).

Kanpo estekak aldatu