Osasuna energia efizientzia maximoarekin lortu, eraldatu, erabili eta banatzeko sistema biologiko batek duen gaitasuna da. Osasuna ez da gaixotasuna ez dagoeneko egoera soiltzat hartu behar; hain zuzen, Munduko Osasun Erakundeak horrela definitu zuen: «Osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera erabatekoa da eta ez bakarrik gaixotasun eza».[1] Definizio hau, hala ere, eztabaidatua da, batez ere ez duelako balio operatiborik eta ezin delako osasun-estrategiarik eraiki "erabatekoa" hitzaren erabilera dela eta.[2][3][4] Beste definizio batzuetan osasuna eta asebetetze pertsonala lotzen dira.[5]

Munduko Osasun Erakundea

EtimologiaAldatu

Aitzineuskaraz: *os(a)-arzun[6] «osotasun» Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.

Osasunaren esparruakAldatu

Jarduera fisikoa[7]Aldatu

Giharren uzkurdurak eragiten dituzten gorputzeko mugimenduak egitea, energia kontsumoa ere gehituz aldi berean. Horren barruan sartzen dira eguneroko errutinako jarduerak, esaterako etxeko lanak, erosketak egitea, lanera joatea.

Ariketa fisikoaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ariketa fisiko»

Ariketa fisikoa deritzo edozein jarduera fisikoa non bakoitzaren forma fisikoa hobetzen edo mantentzen den, osasuna edo pertsona beraren ongizatea garatzeko. Hau aurrera eramaten da arrazoi ezberdinengatik, adibidez giharren hobekuntza edo sistema kardiobaskularraren garapena ere bai, atletismoari lotutako gaitasunak garatzea, kirola egiteko edo gantzak erretzeko balio du ere.

Aktibitate hauek gorputzeko zati edo gaitasun ezberdinak hobetzeko balio dute hala nola indarra, bizkortasuna, erresistenzia, flexibilitatea edo malgutasuna. Ariketa fisiko hau batzuetan gorputzean daukagun arazo zehatz baten konponbidea bilatzeko erabili ahal da. Ariketa fisikoak ere gure egoera psikikoa hobetzen laguntzen digu, gure oroimena, edota gure itxura fisikoa. Aktibitate fisiko luzatuak bizitza luzatu ahal dezake eta osasuna hobetu. Energia askaketek tensioa eta estresa jaitsi ahal dezakete hortaz gain jangura areagotu eta kaloriak erre.

 
Ariketa fisikoa egiten duten pertsonek, oro har, hobeto egiten dute lo, eta antsietate eta tentsio gutxiago izaten dute.

Ariketa fisikoaren onurak:

Ariketa fisikoa egiten den intentsitatearen arabera, honela sailkatzen da:

  • Ariketa fisiko neurritsua: taupadak ugaritu, eta bero sentsazioa eta arnasketa-erritmoa areagotu egiten dira. Hitz egin dezaket baina ez abestu.
  • Ariketa fisiko bizia: izerdia aterarazten du, arnasketa biziagotu egiten da, eta ezin da hitz egin jarduera egiten ari garen bitartean.

6-17 urte bitarteko gazteetan, ariketa fisikoa egitea lagungarria da:

6-17 urte bitarteko gazteentzat gomendioak:

Ariketa terapeutikoa[8]Aldatu

Ariketa fisiko programa baten preskripzioan datza, non pazientearen lan boluntarioa eskatzen duen. Hau da, gihar uzkurdura eta gorputzeko mugimendua eskatzen ditu, sintomak arindu, funtzionamendua hobetu edota osasunaren narriadura saihesteko helburuarekin.

HigieneaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Higiene»

Higienea (grekera zaharreko ὕγιεινον (hugieinon) hitzetik, euskaraz «osasun») osasunaren kalterako izan daitezkeen eragileak kontrolatzeko ezagutza, teknika eta jokabideen multzoa da. Higienearen helburuak, garbitasunaz haraindi, gizakien eta berarekin bizi diren animalien gaixotasunak prebenitu eta ongizatea hobetzea da. Zabalago, higienea bizitzaren artea ere badela esan daiteke arlo pribatuan (elikadura, atsedena, oreka pertsonala) eta publikoan (elkartasunezko gizarte-egitura eta naturarekiko errespetua)[9].

Higienea arlo zenbaitetan garatzen da. Higiene pertsonala giza gorputza zaindu eta garbitzeko praktiken multzoa da, norberaren osasun eta ongizatearen alde. Higiene pertsonala kultura elementu garrantzitsua da eta familian ikasi eta praktikatzen da. Gizarte-harremanak sortu ahal izateko elementu garrantzitsua izaten da, nor bere buruarekin atseginez modu bat izateaz gainera. Beste alde batetik, elikagaien ekoizpen, tratamendu eta kontserbazioa ere higienearen helburuak dira, bromatologia arloaren baitan. Ingurumenaren higienea ere garrantzitsua da: etxeak, kaleak, lantegiak, eskolak eta ingurumenaren osagaiak ere badiren lurra, ura eta haizea garbiak izan behar dira osasun eta ongizatearen alde, giza jardueraren hondakinak modu egokian kudeatuz. Higienea lantokietan ere garatzen da, langileengan gaixotasunak eragin ditzaketen faktore eta arriskuei aurre eginez. Zikinkeria eta mikroorganismoak ekidin eta garbitasuna bultzatzeaz gainera, higienea, adiera zabalean, ariketa fisikoa, elikadura eta atsedena ere bada. Zarata ere higienearen aurkako eragilea dela esan daiteke.

ElikaduraAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Elikadura» eta «Dieta orekatu»

Elikadura izaki bizidunek janaria edo elikagaiak barneratzeko prozesuen multzoa da. Elikaduraren xedea da izaki bizidunek beren funtzio nagusiak betetzeko behar duten energia eskuratzea. Organismo heterotrofoek beste izaki bizidun batzuk kontsumitzen dituzte, eta autotrofoek materia inorganikoa eta energia iturri bat (gehienetan eguzkia) erabiltzen dute energia barneratzeko.

Dieta orekatua pertsona baten beharrizan nutrizionalak asetzeko gai den elikadura-plangitza da. Hauek diren FEO/OME-k ezarritako nutrizio-jarraibideak. Jarraian, elikagai taldeak aurkeztuko dira, elikagai talde hauetatik lortutako energia eguneko energia ekarpenaren zenbatekoa izan behar den azalduz.

Buru-osasunaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Buru-osasuna»

Buru-osasunak, pertsona baten ongizate emozional eta psikologikoari egiten dio erreferentzia, baina ez dago erabat onartua dagoen definizio bakar bat. Ikerlari eta adituak arazoak dituzte hau definitzeko garaian, izan ere, ezaugarri desberdinak kontuan hartzen dituzten definizioak ematen dituzte, eta hauek, herrialde eta kulturaren arabera ere aldatzen dira. [10] OMS-ek ere aipatzen du kultura desberdintasunek, ebaluazio subjetiboek eta teoria profesionalen leihakortasunek "buru-osasuna" definitzea zailtzen dutela. Aldi berean, "buru-osasuna"-ri definizio zehatz bat ematearen zailtasuna dela eta, "buru-gaixotasuna" zehaztea ere zaila da, baina aditu desberdinak diote buru-gaixotasun-aren ausentziak ez duela esan nahi "buru-osasun" ona. Buru-gaixotasun diagnostiko bat ez izateak ez du zertan esan nahi ez dagoneik inolako arazorik, "etiketa" zehatz bat ezin izan zaiola jarri baizik.

MedLinePlus orrialdean emandako definizioak dio, buru osasunak ongizate emozional eta psikologikoaz gain, soziala ere hartzen duela barnean. Pentsatzeko, sentitzeko eta bizitzari aurre egiteko dugun moduan eragiten duela. Honetaz gain, estresa nola kudeatzen dugun, gainontzekoekin nola erlazionatzen garen edo erabakien hartzea ere zehazten du. Bizitzako garai guzteietan da garrantzitsua buru osasuna, haurtzarotik nerabezaro eta zahartzaroraino.[11]

Zergatik da garrantzitsua buru osasuna?Aldatu

Hurrengoetan lagundu dezakeelako: Eguneroko bizitzako estresari aurre egiten, fisikoki osasuntsu egoten, erlazio osasuntsuak izaten, zure komunitatean nabarmen laguntzen, laneko produktibitatea hobetzen edo bakoitzaren potzentzial osoa lortzen. [11] Buru osasunak osasun fisikoan ere eragina izan dezake, adibidez, buruko gaitzek, istripu kariobaskularrak, 2 motako diabetesa edo bihotz gaixotasunak izateko arrisku handitu dezakete. [11]

Zerk eragin dezake buru osasunean?Aldatu

Faktore desberdin askok zan dezakete eragina buru osasunean: [11]

  • Biologikoek, geneak edo burmuinen kimika bezalakoak.
  • Bizitzako esperientziak, trauma edo gehiegikeriek.
  • Buru osasun arazoen aurrekari familiarrek.
  • Bizitza ohiturak: elikadura, aktibitate fisikoa edo hainbat substantzien kontsumoak.
  • Meditazioak edo erlaxazio teknikek buru osasuna hobetzen lagundu dezakete.

Osasun biopsikosozialaAldatu

Osasun eredu biopsikosozialak dio gorputz bat agente patogeno batekin (birus edo bakteria adibidez) kontaktuan jartzean, ez duela derrigorrez gaixotasuna garatuko, bere inmunitate sistema eta zaurgarritasunaren araberakoa izango da hau. Aldi berean, zaurgarritasun hori, pertsonaren bizi ohituren, doikuntza psikologikoaren eta doikuntza sozialaren araberakoa izango dela dio [12]. Beraz, eredu honen arabera, pertsona osasuntsua izango da hiru esparru horietan ongizate bat duena, ez soilik alderdi biologiko edo psikologikoan, esparru horietako bakoitzak besteengan eragina izango duelarik.

Eredu biopsikosoziala vs. eredu biomedikoaAldatu

Bi hauen artean aurki daitezken desberdintasunak nabariak eta ugariak dira. Eredu biomedikoak fisikoari eta fisiologiari ematen dio garrantzia eta eredu biopsikosozialak prozesu psikologiko eta kognitiboak ere hartzen ditu kontuan giza garapenerako eta baita gaitzen garapenerako ere. Eredu hau faktore emozionalak, sozialak eta portaera faktoreak medikuntza praktikaren baren hartzean datza. Osasun egoeran erabakiagrriak diren hiru alderdiren elkarrekintzan oinarritzen da: biologikoa, psikologikoa eta soziala. Hiruak bata besteaarengan eragiten dute eta beraz, banaezinak dira. Hala ere, gaur egun ohikoenak tratazten biologikoak dira, psikologikoak alde batera uzten direlarik eta sozialak izanik gutxien lantzen direnak [12].

Osasuna eta atsedenaAldatu

Atsedenak osasunaren arlo desberdinetan eragin zuzenak ditu. Dugun atsedena egokia bada, fase desberdinen bitartez (batez ere lo egiten dugunean), gure gorputza indarberritu egiten da, energia berriztatzen du. Atseden hartzen dugun bitartean eta lo egiten dugun bitartean, gure gorputzean gertatzen diren erreakzio eta prozesuen bidez (batez ere burmuinak edo nerbio-sistemak kontrolatuak), osasuna hobetzen da: gorputzeko ehun desberdinak hazten eta osatzen dira, inmunitate sistema hobetzen da, metabolismoa azkartzen da (pisuaren kontrola) eta umorea, oroimena, konzentrazioa, burmuinen gaitasuna edo tentsio arteriala bezalakoak hobetzen dira. [13]

Osasunaren SustapenaAldatu

Osasunaren sustapena, pertsona batek bere osasunean eragiten duten aldagaien kontrola izatea, eta ondorioz hobetzea, ahalbidetzen duen prozesua da. [14]

Ottawa-ko eskutizak (1986) emandako definizioak dionez, osasunaren sustapena," pertsonei beren osasuna hobetzeko eta horrengan kontrol handiagoa izateko beharrezko tresnak eskeintzean datza". Bertan hainbat ekintza eremu planteatzen dira: politika publiko osasuntsuak eraikitzea, osasuna sustatzen duten giroak sortzea, trebetasun pertsonalak garatzea, ekintza komunitarioa indartzea eta osasun zerbitzuak birbideratzea.[15] Hau izan zen Osasunaren Sustapenaren inguruan OMS-ek egindako lehen konferentziatik ateratako definizioa, baina geroztik ere egin dira gehiago eta gaur egun OMS-ek dio, osasunaren sustapenak pertsonek beren osasunaren gaineko kontrol handiagoa izatea ahalbidetzen duela. Gizabanakoen osasuna eta bizi kalitatea hobetzera eta babestera zuzendutako esku-hartze sozialak eta ingurumen esku-hartzeak biltzen ditu, osasun arazoen eragile nagusien prebentzio eta ebazpenean zentratuz, eta ez hauen tratamendu eta sendaketan soilik. [16] Hiru osagai nagusi ditu: osasun gobernantza ona, osausn hezkuntza eta hiri osasuntsuak. [16]

Osasun publikoaAldatu

Osasun publikoa osasuna eta bizi-kalitatea hobetzera eta bizitza luzatzera bideratutako kontzeptu sozial eta politikoa da, eta osasunaren sustapenean, gaixotasunen prebentzioan eta beste osasun esku-hartze batzuetan oinarritzen da.[17]

Euskal Autonomia Erkidegoko 2017-2018ko Osasun Inkesta (EAEOI 2018)Aldatu

EAEOI 2018 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egindako zazpigarren osasun inkesta da[18]. Inkesta honen edukiak hiru ataletan biltzen dira: osasun-egoera, osasun-determinatzaileak eta osasun- eta zainketa-zerbitzuak.

EAEOIren helburuakAldatu

Inkesta honen helburu nagusiak hurrengoak dira:

  1. EAEko populazioaren osasunaren magnitudea eta banaketa, osasun-determinatzaileak eta osasun-zerbitzuen erabilera monitorizatzea.
  2. Tresna bat edukitzea:
    • Lehentasunezko osasun-arazoak identifikatzeko.
    • Osasunaren eta osasun-arretaren arloko ekitatea baloratu eta monitorizatzeko.
    • Osasun-arretaren arloko beharrak baloratzeko.
    • Esku-hartze komunitarioak diseinatu eta garatzeko.
    • Osasun-arloko baliabide beharrak baloratzeko.

GaldeketakAldatu

EAEOIn bi galdetegi erabiltzen dira. Lehenengoan, galdeketa familiarra, familia unitateko pertsona guztien eta bakoitzaren informazioa jasotzen da, etxean bertan egindako elkarrizketaren bidez.

Bigarren galdetegian, indibiduala, norberak bete beharreko galdetegia da eta etxe bakoitzeko 15 urtetik goragoko 3 pertsonetik bik bete behar dute.

EmaitzakAldatu

2018ko EAEOIren emaitzak sexua eta adinaren arabera banatzen dira eta Lurralde Historikoak, estatus sozioekonomikoa eta ikasketa-maila kontuan hartzen dira.

Hurrengo ataletan osasun inkestaren emaitza azpimagarrienak azaltzen dira.

Osasun-egoeraren emaitzakAldatu

  • 2013ko osasun inkestarekin erkatuz, gizonen bizi-itxaropenak ia urtebete egin du gora eta 80,3koa da. Emakumeena, aldiz, ez da asko aldatu eta 86,4koa da. Kasu bietan, Europako bizi-itxaropenaren batez bestekoa baino altuagoak dira.
  • Euskadiko populazioaren %80a baino gehiagok bere osasuna ona edo oso ona zela adierazi zuen. Honez gain, maila sozioekonomikoak behera egiten duen heinean, antzemandako osasunak ere behera egiten du.
  • 2013tik gizon eta emakumeen osasun mentaleko arazoen prebalentziak behera egin du. Hala ere, ingurune baztertuetan bizi direnak arazo hauek pairatzeko ia hiru aldiz aukera gehiago dituzte.
  • Populazioaren %40a baino gehiagok gaixotasun kronikoren bat du eta %10 gutxi gorabehera jarduera muga kronikoren bat du.

Osasunaren determinatzaileen emaitzakAldatu

  • Tabako eta alkohol kontsumoa murriztu da 2013tik.
  • Gizonen %14k obesitatea du eta emakumeen %11k. Gizonen kasuan, obesitatearen prebalentzia mantendu egin da eta emakumeen kasuan behera egin du 2013tik 2018ra.
  • Sedentarismoak behera egin du baina oraindik gizonen %20k eta emakumeen %27k ez du ariketa fisiko osasungarririk egiten.
  • Elikadurari lotutako emaitzei dagokionez, fruta eta barazkien kontsumoak gora egin du eta gozokiena, aldiz, behera.

Osasuna zerbitzuen emaitzakAldatu

  • EAEko populazioaren %90a baino gehiago pozik dago osasun zerbitzuarekin.
  • Lehen mailako arreta eta arreta espezializatuaren kontsulta behera egin du 2013tik eta larrialdiak, ordea, gora.
  • Bularreko eta kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarrerako partaidetza %82 eta %87koa izan zen, hurrenez hurren.

Osasun-zientziakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Constitution of WHO: principles» World Health Organization (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  2. (Ingelesez) Jadad, Alejandro R.; O’Grady, Laura. (2008-12-10). «How should health be defined?» BMJ 337: a2900. doi:10.1136/bmj.a2900. ISSN 0959-8138. PMID 19073663. (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  3. Callahan, Daniel. (1973). «The WHO Definition of 'Health'» The Hastings Center Studies 1 (3): 77–87. doi:10.2307/3527467. (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  4. (Ingelesez) Taylor, Sebastian; Marandi, Alireza. (2008-07-09). «Social determinants of health and the design of health programmes for the poor» BMJ 337: a290. doi:10.1136/bmj.a290. ISSN 0959-8138. PMID 18614520. (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  5. (Ingelesez) «Sport, Disability and an Original Definition of Health - ZENIT - English» ZENIT - English 2013-02-27 (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  6. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
  7. Hervás, Gotzone; Ruiz-Litago, Fátima; Caballero, Amaia; Irazusta, Jon; Zarrazquin, Idoia. (2018-03-12). «Ariketa fisikoa hezur-dentsitate mineralaren suspertzaile» EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria (33): 67–79. doi:10.1387/ekaia.17840. ISSN 0214-9001. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  8. Taylor, Nicholas F.; Dodd, Karen J.; Shields, Nora; Bruder, Andrea. (2007). «Therapeutic exercise in physiotherapy practice is beneficial: a summary of systematic reviews 2002-2005» The Australian Journal of Physiotherapy 53 (1): 7–16. doi:10.1016/s0004-9514(07)70057-0. ISSN 0004-9514. PMID 17326734. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  9. (Gaztelaniaz) Landaburu, Eneko. (2000). Cuídate compa!. Txalaparta, 122 or..
  10. (Gaztelaniaz) Horwitz J. & Marconi J.. (1996). EL PROBLEMA DE LAS DEFINICIONES EN EL CAMPO DE LA SALUD MENTAL’. , 300-309 or..
  11. a b c d «Salud mental» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  12. a b (Gaztelaniaz) «Modelo Biopsicosocial en Salud ¿Cuál es la importancia?» Blog, artículos y noticias de Instituto Salamanca 2020-08-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  13. (Gaztelaniaz) «La importancia del descanso para la salud | SHA Magazine» SHA Wellness Clinic 2016-12-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  14. (Gaztelaniaz) Promoción de la salud. Glosario. .
  15. Carta de Ottawa. .
  16. a b «OMS | Promoción de la salud» WHO (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  17. «Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad - Profesionales - Salud Pública - Prevención y Promoción - Promoción de la salud - Glosario de Promoción de la Salud» www.mscbs.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  18. r01e00000ff26d465eba470b8768b3b21eb0fa254, r01e00000ff26d46733a470b8eb7916b4c0d25229. (2017-09-08). «Osasun inkesta 2018» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).

Kanpo estekakAldatu