Ireki menu nagusia

Joxe Aranzabal Mendizabal (Arrasate, Gipuzkoa, 1952ko azaroaren 8a - ) historialari, kazetari, irakasle eta blogari euskalduna da.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal.jpg
Bizitza
Jaiotza Arrasate1952ko azaroaren 8a (67 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (67 urte)
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta saiakeragilea

Historia Garaikidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Kazetari moduan lan egin izan du Arrasate Pressen, Arrasate Telebistan, Goienkarian eta Goiena Telebistan.

Irakaskuntzan, Jose Maria Arizmendiarrieta Eskola Politeknikoan eta Bergarako Udal Euskaltegian lan egin izan du, eta orain Mondragon Unibertsitatean, Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI).

Linfoma diagnostikatu ziotenean publikoki kontatzen erabaki zuen. Euskaraz eta "Sustatu" blogean egin zuen, bi urteetan zehar, eta gero artikulu guztiak bildu zituen "Medikuak esan dit minbizia dudala" liburu arrakastatsuan.

Gaur egun Elorrion bizi da.

"Medikuak esan dit..."Aldatu

"Medikuak esan dit minbizia dudala" (Elkar, 2005) liburua kaleratu zuen Joxe Aranzabalek bere gaixotasunaren prozesua kontatzen duena. Ezaugarri hauekin lan bakarrenetarikoa dugu euskaraz, baina bereziagoa izan zen interneta sarea aukeratu izana, eta konkretuki orduan hasiberria zen lehenengo euskal bloga. Izan ere, Joxek diagnostikoa jakin zuen 2002ko irailean, eta "Sustatu" aurreko urtean hasi zuten sareratzen.

Orduko irakurleak ustekabean harrapatu bazituen ere, erantzun eta animo zaparrada jaso zuen Aranzabalek. Horietako asko liburuan ere jaso izan dituzte, orduko komunikazioaren bat-batekotasuna islatuz.

"Faroa"Aldatu

"Faroa" Joxe Aranzabalen blog pertsonala da, 2004an abiatutakoa. Goiena.neten komunitatean sartuta dago.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu