Xabier Zubizarreta Lasagabaster

Xabier Zubizarreta Lasagabaster (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1944ko urriaren 18a - ) euskal politikari eta idazlea da. 1987 eta 1997 urte artean Arrasateko alkate izan zen HB ordezkatuz.

Xabier Zubizarreta Lasagabaster

Eusko Legebiltzarkidea

1994ko azaroaren 30a - 1998ko irailaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia
Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1944ko urriaren 18a (79 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Miguel Angel Blancoren heriotzaren ondoren, Arrasateko alderdi politiko guztiek eginiko zentsura mozio baten ondorioz, alkatetza galdu zuen 1997ko abuztuan.

1999ko hauteskundeetan, berriz irten zen Arrasateko alkate bezala, kasu honetan EH ordezkatuz. 2003. urterarte egon zen karguan. Ezin izan zuen urte horretako hauteskundeetan parte hartu, EH alderdia ilegalizatu egin zuten eta.