Etimologia
Etimologia hitzen historiaren azterketa da; noiztik erabiltzen den, zein jatorri duen (etimoa), eta hitzaren forma eta esanahiak izan duen bilakaera.
Idatzizko historia luzea duten hizkuntzetan filologia eta hizkuntzalaritza historikoari lotuta doan ikerketa arloa da, hitzen jatorrizko esanahi eta formak aztertuz hauen bilakaera aztertzen duena. Horrez gain, hizkuntzalaritza konparatiboan oinarritutako teknikak baliatuz, iturria jakitea oso zaila den hizkuntza zaharren kasuetan informazioa berreraiki daiteke. Honenbestez, erlazioa duten hizkuntzekin alderatuz jatorria ezagutzea posible izan daiteke.
Etimologia izenaren etimologia Aldatu
Etimologia izena latinezko etymologĭa izenetik heldu da; eta hori, bere aldez, grezierazko ἐτυμολογία izenetik. Haren osagai nagusiak bi dira: ἔτυμος (étymos: «elementu benetakoa, egiazkoa») eta -λογία (-logia: «azterketa, ikerketa»).[1]
Zientzia etimologikoa Aldatu
Etimologiak ez du hitzen erroaren analisia bakarrik barnean hartzen, gaia, desinentzia, terminazioa, esate baterako.
Etimologiaren ikerketak honako eremu hauetan laguntzen du:
- hitzen esanahia ulertzen;
- norbanakoaren lexikoa zabaltzen edo aberasten;
- ortografia hobetzen
- sinonimia zuzen erabiltzen; izan ere %100 berdinak diren sinonimoak oso urriak dira.
Textu zaharrak erabilz, etimologoek hitzen eransketa berrien kronologia eta modalitatea, eboluzioa (gaur egungo hizkuntzarantz) eta mutazioak ikertzen dituzte.
Etimologiari eman izan zaion garrantzia momentuko joeren araberakoa izan da. Urrezko aroa XIX. mendean zehar izan zuen; izan ere, ikerketa etimologikoko proiektu asko izan ziren abian, emaitza bezala honako obra hauek izan zituztenak:
- Oxford English Dictionary (OED).
- Roque Barciaren, (Primer) Diccionario general etimológico de la lengua española, 1880an.
Bibliografia Aldatu
- (Gaztelaniaz) Manuel Agud & Antonio Tovar. Materiales para un Diccionario Etimológico de la Lengua Vasca.
- Joseba A. Lakarra, Julen Manterola & Iñaki Segurola Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa Euskaltzaindia. 2019.
- (Ingelesez) Larry Trask: Etymological Dictionary of Basque.
- Michel Morvan: Dictionnaire étymologique de la langue basque, online, Internet Lexilogos 2022.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Dictionnaire étymologique de la Lange Grecque, 2. liburukia. Pierre Chantraine. 1977. Ed. Klincksiek.
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |