Alfontso X.a Gaztelakoa

Alfontso X.a Gaztelakoa Jakituna[1] (Toledo, 1221eko azaroaren 23a -Sevilla, 1284ko apirilaren 4a) Gaztela, Galizia eta Leongo erregea izan zen 1252-1284 bitartean[2].

Alfontso X.a Gaztelakoa


Gaztela eta Leon erregea

1252 - 1284
Fernando III.a Gaztelakoa - Antso IV.a Gaztelakoa
Bizitza
JaiotzaToledo1221eko azaroaren 23a
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaSevilla1284ko apirilaren 4a (62 urte)
Hobiratze lekuaSanta María de la Sedeko katedrala
Familia
AitaFernando III.a Gaztelakoa
AmaBeatriz Suabiakoa
Ezkontidea(k)Violante Aragoikoa  (1246 (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Burgundy - Castile and León (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, astronomoa, agintaria, musikagilea, poeta, historialaria eta legelaria
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Musicbrainz: 6c7be16e-8fb3-44c7-841e-4cf2f08c13e4 Discogs: 1000587 IMSLP: Category:Alfonso_X_of_Castile Find a Grave: 8087629 Deezer: 3012031 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Fernando III.a eta Beatriz Suabiakoaren semea zen. Mairuen aurkako borrokan, Murtziako konkistan hartu zuen parte, printze zelarik, eta, erregetzan, Lebrija eta Cádiz hiri andaluziarrak eskuratu. 1257-1275 bitartean, Germaniako Erromatar Inperio Santuko Rex Romanorum izaten saiatu zuen, baina Aita Santuak baztertu zuen haren hautagaitza. 1273an, Ingalaterrara zihoan artilea kontrolatzeko helburuz[3] Mesta elkartea sortu zuen. Oinordekotza arazoak zirela eta, Antso semeak bultzaturiko matxinadari aurre egin behar izan zion.

Politikari txarra, hala eta guztiz ere, Alfontso X.aren ospea kulturaren ildotik dator batez ere. XII. mendean Toledon antolatu zen Itzultzaile Eskolari jarraipena eman zion, gai bakoitzeko espezialista guztiz onak hartara bilduz, eta tradizio klasiko, judu, arabiar eta kristauak uztartuz.

Koordinazio lanez gainera, Alfontso X.ak bultzatu eta parte hartu zuen hainbat arlotan. Legeak biltzeko Siete Partidas argitaratu zuen, Erromatar zuzenbidean oinarritua, gaztelaniaz egindako lehendabiziko kodigo juridikoa[4]; historia ere landu zuen (Crónica General eta Grande e general estoria, Espainiako lehen historia liburua bide dena); astronomia eta zientziari buruzko Ekialdeko liburuak itzuli ziren (Los libros del saber de la Astronomia, Lapidario)[5][6], eta Libro del ajedrez, dados y tablas idaztarazi zuen, Mendebaldeko lehendabiziko xake-tratatua[7]. Poeta gisa, Cantigas de Santa Maria delakoa da Alfontso X.aren lan nagusia, galegoz idatzia. Amodio eta eskarniozko poesiak ere idatzi zituen.

Beste hainbati bezala, Tolosa (1256), Segura (1256), Ordizia (1256), Arrasate (1260) eta Bergara (1268) herriei hiribildu izaera eman zien, Gasteizko Forua emanez.

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

1249an Jakue I.a Aragoikoaren alaba Violanterekin ezkondu eta hamahiru seme-alaba izan zituzten:

  1. Fernando.
  2. Berengaria (1253 – 1284), moja sartuta.
  3. Beatriz (1254–1280)
  4. Fernando (1255 – 1275), Luis IX.a Frantziakoaren alaba Blankarekin ezkondu zena.
  5. Leonor (1257–1275)
  6. Urraka (1256-?)
  7. Antso (1258 – 1295), oinordekoa
  8. Konstantza (1258 – 1280), moja sartu zena
  9. Piarres (1260 – 1283)
  10. Joanes (1262 – 1319), Valentziako jauna
  11. Elisabet
  12. Violante (1265–1287/1308). Diego V.a Lopez Harokoarekin ezkondu zena.[8]
  13. Jakue (1266 – 1284)

Gainera zenbait sasikume izan zituen, tartean Beatriz, Alfontso III.a Portugalgoarekin ezkondu zena, eta Valladolideko gotzain izan zen Martin.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. Ballesteros-Beretta, Antonio. (1963). Alfonso X el Sabio. .
  3. Nicholas, David. (1999). The transformation of Europe 1300-1600. .
  4. Márquez, Francisco. (1995). «Vita: Alfonso X» Harvard Magazine: 54..
  5. Alfonso X as a Patron of Astronomy. in: The Eye of Heaven: Ptolemy, Copernicus, Kepler. New York: American Institute of Physics.
  6. Carroll, James. (2002). Constantine's Sword: The Church and the Jews. Boston: Houghton-Mifflin, 327-28 or..
  7. Thomas, Phillip Drennon. (1970). «Alfonso el Sabio» Dictionary of Scientific Biography. 1 New York: Charles Scribner's Sons, 122 or. ISBN 0684101149..
  8. Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Fernando III.a Gaztelakoa
Gaztela eta Leongo erregea
12521284
Ondorengoa
Antso IV.a Gaztelakoa