Leintz

Debagoieneko bailara, Gipuzkoan

Leintz Gipuzkoako hego-mendebaldeko ibar bat da, Arabarekiko mugan hasi eta Arrasateraino iristen dena. Han daude Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga udalerriak. Horiez gain, batzuetan Aramaio ere Leintzekotzat hartzen da, nahiz eta berez Aramaioko ibarrean dagoen.

Leintz
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak43°00′18″N 2°33′22″W / 43.0049182°N 2.5560888°W / 43.0049182; -2.5560888
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena

Geografia aldatu

Deba ibaiak zeharkatzen du haran hau hegoaldetik iparraldera; ibai horrek Aramaio eta Bolibar ibaien urak ere jasotzen ditu. Mendiei dagokienez, Zaraiako mendilerroak osorik zeharkatzen du Leintz, eta, zatitxo bat, iparraldean, Durangaldeko mendietan sartzen da. Hegoaldean, berriz, Elgea mendilerroak zeharkatzen du ibarra.

Historia aldatu

XII. mendearen amaieran, zehazki 1181ean, Antso VI.a Nafarroakoa Jakituna erregeak, gaur egungo Gipuzkoa hiru tenentziatan banatu zuen: Aitzorrotzekoa, Gipuzkoakoa eta Donostiakoa. Aitzorrotzekoak Deba ibaiaren arro osoa hartzen zuen, eta bere egoitza Aitzorrotzeko gazteluan izan zuen. 1199an, Gasteiz zenbait hilabetez gosez setiatu ondoren, bertako biztanleek, Antso VII.a Nafarroakoa Indartsua erregearen baimenarekin, gaztelar armadaren aurrean amore eman zuten.

Ondoren, eta Frantziarako bide nagusia Aitzorrotzeko tenentziak kontrolatzen zuen lurraldetik igarotzen zenez, gaztelar armada Aitzorrotzera iritsi eta gaztelua hartu zuen gudu baten ondoren, jarraian, Aitzorrotzekoaren kontrolpean zegoen Santa Barbarakoa ere hartuz.

Leintz, entitate juridikotzat, zatitzen hasi zen 1260an, urte horretan Arrasateri hiribildu titulua eman baitzion Alfontso X.a Gaztelakoak. 1331n Leintz Gatzagak ere hiribildu titulua jaso zuen; ordutik aurrera, Leintz soilik Eskoriatzak eta Aretxabaletak osatu zuten, euren elizateekin batera. 1630ean, bi herriak bereizteko Eskoriatzak egindako eskaera onartu zuen Filipe IV.ak[1] eta, ordutik aurrera, Leintz haranak bere izaera juridikoa galdu zuen.

Entitate juridikotzat iraun zuen denboran ganboatar eta oinaztarren arteko tirabiren erdian izan zen, eta 1448an liskar horien artean Arrasateri su eman zioten.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. (Gaztelaniaz) «LENIZ, Valle de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).