Herri kirol

Herri kirolak abeltzaintza, nekazaritza, arrantza eta artisautza jardueretan oinarriturik Euskal Herrian industrializazioaren aurretiko garaietatik jokatu izan diren kirolak dira.

Herri kirolen erakustaldia Gasteizko jaietan.
Harri zulatzaileak.
Lasto altxatzea.

Batez ere indarra eta erresistentziari loturiko kirolak dira, nahiz eta zenbaitzuetan zalutasunak eta bizkortasunak ere garrantzia baduten. Gehienetan teknikak ere badu zeresan handia.

IzenaAldatu

Herri kirol izena nahiko modernoa da; Ipar Euskal Herrian, bestalde, indar joko esan izan zaie kirol horiei.[1]

JatorriaAldatu

Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Abeltzain, nekazari, arrantzale nahiz artisauek ogibidez egin behar zituzten zenbait lan kirol bilakatu dira denborarekin, indartsuago, bizkorrago, trebeago... nor zen erakutsi nahian.

Jatorriz ez zeuden txapelketa moduan antolatuak, desafio eta apostuen logikaren mende zeuden.

Herri kirol "modernoenak" industrializazio garaikoak dira, harri zulaketa eta idi probak kasu.

Herri kirolen zerrendaAldatu

Eusko Jaurlaritzak 2006an aurrera eramandako Plan Estrategikoaren arabera, 18 dira herri kirol kategoria duten kirolak. Horrenbestez, herri kirolen ikurra H18K da, 18 direlako kirolak. Hurrengo hauek, hain zuzen:

  1. Aizkora proba
  2. Sega jokoa
  3. Harri jasotzea
  4. Sokatira
  5. Lasto altxatzea
  6. Lasto botatzea
  7. Lokotx biltzea
  8. Trontza
  9. Zaku eramatea
  10. Orga jokoa
  11. Ingude altxatzea
  12. Harri zulaketa

Txinga-ontzi eramatea:

  1. Txinga eramatea
  2. Ontzi eramatea

Gizaki-abere probak:

  1. Giza probak
  2. Zaldi probak
  3. Idi probak
  4. Asto probak

Hala ere, badira tradizioa duten beste kirol edo joko batzuk, aurrekoez gain, askotan herri kiroltzat hartzen direnak:

TxapelketakAldatu

 
2018ko Euskal Pentatloi Sariaren aurkezpena Azpeitiko zezen plazan. Ezkerretik eskuinera, Arria V.a, Txapartegi, Zelai, Maiza, Zaldua eta Arria VI.a.

Herri kirol bakoitzak bere txapelketa izaten du. Kirolari kopuruaren arabera herrialdeetako txapelketak egiten dira eta denek badute Euskal Herriko txapelketa. 1987 urtetik aurrera Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa jokatzen da urtero euskal herrialdeen artean.

Herri kiroletan berezia dugu Euskal Pentatloi Saria, bost herri kirol batera hartzen dituena. 1980ko hamarkadan hainbat edizio izan ondoren 2018an abiatu zen berriro.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu