Musakola Arrasateko (Gipuzkoa) auzoa da. Mondragoetik Bergara aldeko irteeran dago, Legarreko etxeetan hasi eta Garratz baserria eta Kataide industrialderaino iristen da. Bertakoek Zigarrola eta Ziorla ere deitzen diote. 1950eko hamarkada arte baserri auzo bat zen, baina industrializazioarekin batera erabat aldatu zen auzoaren itxura. Gaur egun 2.600 bizilagun inguru bizi dira Musakolan, etxe multzotan sakabanatuta: Zerrajerako etxeak, San Antolin, San Lorentzo, Santa Teresa, Legarre…, eta, albo batean ez bada bestean, industrialdez eta tailerrez inguratuta. Astoa da Musakolako sinboloa.

Musakola
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Gipuzkoa

| herrialde bandera2 | izena = Gipuzkoa | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaArrasate
Geografia
Koordenatuak43°04′05″N 2°28′41″W / 43.068°N 2.478°W / 43.068; -2.478

Musakolako jaiak maiatzaren 15ean ospatzen dira, San Isidro egunean. Izan ere, nekazarien patroia da Musakolako zaindaria.

Baserriak

aldatu

Gaur egun 15 baserri daude Musakola auzoan, garai batean baino dezente gutxiago. Hauek dira:

  • Altxibar
  • Antoña Etxebarri
  • Aranguren
  • Arbe
  • Axerikua
   
  • Barrenazar
  • Egiaundi
  • Garratz
  • Ibaiondo
  • Masua edo Agerre Etxebarri
   
  • Mojategi
  • Osinalde
  • Saburdi
  • Txokorro
  • Zabaleta

Elizak

aldatu

Bi eliza daude Musakolan:

  • San Isidro eliza, Deba ibaiaren ondoan dago. Bera da elizarik zaharrena.
  • Santa Teresa eliza. 1960ko hamarkadan egina, industrializazio garaian.

Lagunarte gastronomikoak

aldatu
  • Al Andalus. Arrasateko andaluziarren elkartea. Kultura ekintza ugari antolatzen ditu, adibidez, Rocioko eguna, Eroski inguruko parkean.
  • San Isidro. Gerra ostean sortua, bera da elkarterik zaharrena.
  • Ziar-ola. Elkarterik berriena, garai bateko Ifan tailerra zegoen lurretan dago, hango etxe multzo berrian.

Udal hauteskundeetako emaitzak

aldatu

2007ko maiatzaren 25ean udal hauteskundeak izan ziren. Egun hartan, 2.251 hautesle zeuden Musakolan (%100), baina 802 abstenitu egin ziren (%35,63). Alderdien botoak horrela banatu ziren[1]:

alderdia botoak %
EAE-ANV 472 33,08
EAJ 253 17,73
PSE-EE 245 17,17
EB-Zutik 204 14,30
EA 129 9,04
PP 85 5,96
Aralar 39 2,73
Zuriak 14 0,97
Baliogabekoak 8 0,55
Abstentzioa 802 35,63

Auzo alkatetzak

aldatu

Musakolak bi auzo alkate ditu: bat kalekoa eta bestea baserriez arduratzen dena.

  • Kaleko alkatea: Mikel San Miguel
  • Baserrietako alkatea: Espe Agiriano

Enpresak

aldatu

Enpresa eta tailer asko dago Musakolan, batzuk handi samarrak eta ezagunak, hala nola, Astore, Eroski, JMA, Joma eta Roneo.

Ikastetxeak

aldatu

Zerbitzuak

aldatu

Enpresak bai, baina zerbitzuak ere baditu Musakola auzoak:

  • Arrasateko kiroldegia.
  • Eroski hipermerkatua.
  • Bi gasolindegi
  • Kirol medikuntzako zerbitzua
  • Jatetxeak
    • Gaindegi 943 79 70 60
    • Hiper Eroski 943 79 55 69
    • Kataide 943 79 60 10
    • Meneta 943 79 65 31

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa