Ireki menu nagusia
Shaggy Daddy & The Troublemakers
Datuak
Jatorria Arrasate (Gipuzkoa)
Musika mota Rock and Rolla
Urteak 2002 - gaur egun
Taldekideak
Josu
Jokin
Ramon
Ander
Iraia

TaldekideakAldatu

  • Josu (ahotsa ta gitarra)
  • Ramon (baxua ta ahotsa)
  • Ander (gitarra)
  • Jokin (bateria ta koruak)
  • Iraia (teklaua)

HistoriaAldatu

Shaggy Daddy & The Troublemakers talde Arrasatearrak 2002an ekin zion bere ibilbide musikalari. Lagun artean sortutako taldea da, hasiera batean Arrasaten bertan dagoen musika eskolan entsaiatzen zuten, baina urte bete beranduago 2003an gaztetxe berria eraiki zuten herrian eta gaztetxeko lokaletan entsaiatzen hasi ziren Never Surrender talde Arrasatearrarekin entsegu lokala konpartituz.

Boskote gazte hau, Josu "Garf" (gitarra eta ahotsa), Jokin "Twister"(bateria), Iraia (teklatua), Ramon (baxua), eta Ander "Shaggy" (gitarra) osatzen dute. Rock & Rolla sustatzen dute batik bat baina doinu eta erritmo bizi ezberdinak nahasten dituzte etengabe, emaitza bikainak lortuz.

2006az geroztik geldialdi luze bat izan dute baina 2008 urte berriarekin batera berriz ere Euskal Herriko eszenatokietan ikusteko aukera izango dugu, izanere taula gainera itzuliko dira gogotsu abesti berriak kaleratzeko irrikaz.

DiskografiaAldatu

Kanpo loturakAldatu