Mery May

gipuzkoar kantautorea

Maria Fagan Sagasta "Mery May" (Arrasate, Gipuzkoa, 1989) euskal kantautorea da, indie musika jotzen duena[1].

Mery May
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria

Biografia aldatu

Sei urte zituela flauta jotzen hasi zen eta 13 urte zituenetik gitarra izan du esku artean. 14 urte zituela konposatu zuen aurreneko abestia[1] eta hasiera batean Foxy Boxxy hardrock taldean aritu bazen ere 2007tik aurrera bakarlari gisa ari da[2]. Dagoeneko kontzertu ugari eman ditu Euskal Herrian, Irlandan eta Frantzian.

2010. urtean Dreams diskoa kaleratu zuen, 1970. hamarkadako folk estiloa jorratzen du modu akustikoan[2]. 2013an Rue Matignon atera zuen, Bordelen bizitako denboraldian sorturiko abestiek osatzen dute diskoa[3]. Bigarren disko honen aurkezpen bira egiteko "Mery May & The Muppets" taldea eratu zuen Aitor Etxegibel eta Fernando Laskurainekin batera[4].

Danbaka musika lehiaketan bakarlari eta Foxy Boxxy taldeko abeslari gisa aurkeztu izan da[5].

Diskografia aldatu

  • Dreams (2010)
  • Rue Matignon (2013)

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Maria Fagan: "Musikak ez dit jaten ematen, baina zaletasuna baino gehiago da" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  2. a b «Mery May-ren kantaldia - Oñati - 2012-06-15» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  3. (Ingelesez) «Rue Matignon, by M E R Y M A Y» M E R Y M A Y (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  4. «Mery May and the Muppets taldearen kontzertua» Mutrikuko Udala (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  5. «Hirugarren Danbaka: eskualdeko mugak zabaldu ziren aldia - Elgeta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).

Kanpo estekak aldatu