Ireki menu nagusia

Enboskada 1997an Arrasaten sortu zen punk-oi! taldea zen.

Enboskada
Enboskada.jpg
Enboskata taldearen kontzertua Arrasateko Uarkape frontoian.
Datuak
Jatorria Arrasate (Gipuzkoa)
Musika mota Punk-Oi!
Urteak 1997 - 2009
Taldekideak
Josu
Urtzi
Mikel
Asier
Oxel
Informazio gehigarria
www.enboskada.com

TaldekideakAldatu

  • Oxel (ahotsa)
  • Asier (gitarra)
  • Mikel (gitarra)
  • Urtzi (baxua)
  • Josu (bateria)

HistoriaAldatu

Enboskada taldea 1997. urtean sortu zuten bost lagunek Arrasaten. Oxel (ahotsa), Asier (gitarra), Mikel (gitarra), Urtzi (baxua) eta Josu (bateria) dira taldekideak.

Arrasateko Gaztetxeko lokal batean egin zituzten lehenengo entseguak. Bertan, hainbat talderen bertsioak egiten hasi ziren (RIP, Eskorbuto, Decibelios, 4 Skins, The Opressed...). Lehenengo kontzertua Elgetako Panaderokua tabernan egin zuten Arrasateko Arkada Social, Harrikada eta Des-kontrolekin batera.

Bi lan dituzte kaleratuta. Bata Never Surrender taldearekin batera egindako Splita eta 2007an kaleratutako Zilegi al da? diskoa. 2009ko Martxoaren 28 Arrasateko 360. aretoan azkenengo kontzertua jo zuten.


DiskografiaAldatu

Kanpo loturakAldatu