Santamasak Arrasaten (Gipuzkoa) abenduaren 22an San Tomas apostoluaren omenez ospatzen den jaia da, ezaugarri nagusi bezala azoka izaten duena. Jaiaren protagonista txerria izaten da.

Santamasak
Irudia
MotaJaialdi
Honen izena daramaTomas
EgunAbenduaren 22
KokalekuArrasate
HerrialdeaEspainia

Twitter: santamasak Edit the value on Wikidata
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
San Tomas jaien gaineko zortzi datu

Santamasak iragartzen dituen kartela ere ikusgarria izaten da. Urte askotan zehar Antton Olariagak egin zuen.

Historia aldatu

Jai honen ospakizuna burutzeko baimena Gaztela eta Leongo Pedro I.a Krudela erregeak eman zuen 1351ko irailaren 23an, eta orduan hasi zen herriko Meatzerreka auzoan jaia ospatzen. 1727an, ordea, aurreko urteetan arazoak izan zirela-eta, segurtasun kontuak tartean, jaiaren ospakizuna herriko erdigunera eramatea erabaki zuten, gaur egun jarraitzen duen bezalaxe.[1]

Hasieran jaia 3 egunez ospatzen zen arren, 1936 eta 1957 urte bitartean abenduaren 22ko arratsaldean baino ez zuten jai hartu enpresek. 1958tik aurrera, egun osoko ospakizuna burutzen da, azoka goiz-goizean hasten delarik. Salbuespen bakarra 1966koa izan zen, enpresek arratsaldean ere jai hartu ezin izan zutenez, jaia ospatu gabe gelditu zelarik.

Egitaraua aldatu

Ganadu eta hegaztien feria izaten da ekitaldi nagusia. Hauetaz gain artisautza azoka izaten da eta fruta, barazkien eta herriko saltokien erakusketa ere bai. Herri kirolak ere izaten dira eta Uarkape pilotalekuan lehen mailako pilota partidak.[2]

Jaiaren protagonista txerria izaten da. Herriko plazan txerri dantza egiten da eta urtero zerri bat zozketatzen da. Herriko elkarte eta tabernetan txistorra pintxoak banatzen dira.

Txerri dantza Jose Ramón Vitoriaren musikarekin eta Jon Iñaki Izarzelaiaren hitzekin osatutako kantua da. [3]

Erreferentziak aldatu

  1. Historia – Santamasak.eus. (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  2. «Santamasetan gertatutakoak saio berezian bilduta - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  3. «Trikipedia» trikitixa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).

Kanpo estekak aldatu