Ireki menu nagusia

Lost Souls 2003an Arrasaten sortu zen rock taldea da.

Lost Souls
Datuak
Jatorria Arrasate (Gipuzkoa)
Musika mota Rocka
Urteak 2004 - gaur egun
Taldekideak
Arabo
Mikel
Ruper
Josu
Lehengo taldekideak

Aitor

Eduki-taula

TaldekideakAldatu

  • Arabo (bateria)
  • Mikel (baxua)
  • Ruper (gitarra)
  • Josu (ahotsa eta gitarra)

Lehenagoko taldekideakAldatu

  • Aitor (baxua)

HistoriaAldatu

2003ko abenduko egun batean Arabo, Aitor eta Josu talde bat egiteko ideia izan zuten, antzeko musika gustoko baitzuten (60ko hamarkada erdiadetik 70eko hamarkada erdialdera aldeko musika). Entseatzen hasi ziren eta berehala Ruper taldean sartu zen laukotea osatuz.

Entseatzen eta kontzertua ematen jardun zuten Euskal Herrian zehar eta 2007ko irailean estudioan sartu ziren beraien lehen diskoa izango zena grabatzeko. Horrela beraiek ekoiztutako 8 abestiko diskoa kaleratu zuten abendurako. Diskoari All the good times gone abestiaren izen bera jarri zioten.

2008 urtarrilean 25 Hits of Mondra Underground Sounds Vol. 1 bilduma kaleratu zen. Bilduma honetan Arrasateko gaztetxeko Des-kontrol eta Enboskadaren entsegu lokalean grabatutako Lazy kantua sartu zuten. Otsailean GoiTB kateko Musikantoi programan taldeari egindako elkarrizketa bat emititu zen, bertan taldearen eta lehen diskoaren nondik norakoak azaldu zuten. Urte bereko udan Aitorrek taldea utzi zuen, orduan, Mikel (Quadrophenicos, Los Cretinos eta Gatillazo taldeetan jo zuen) sartu zen baxua jotzera. Taldekide hauek entseatzen eta abesti berriak konposatzen hasi ziren. 2009an, kontzertu sorta bat jo zuten, eta maiatzean Euskal Herritik kanpo jo zuten lehen aldiz, Londresgo Dirty Watters klubean.

2010eko irailean taldea banatu egin zen.

DiskografiaAldatu

Kanpo loturakAldatu