Kooltur ekintza

Arrasateko Gaztetxean ostegunero egiten den kontzertu-zikloa

Kooltur ekintza 2010ean Arrasaten (Gipuzkoa) sorturiko kolektibo kulturala da. Ostegunero, urritik maiatzera bitartean, kontzertua antolatzen du Arrasateko gaztetxean.[1] Musika talde bakarra antolatzea eta kontzertua 22:00etan puntual hastea dira ekimenaren marka bereizgarriak.[2]

Kooltur ekintza
Jatorria
Sorrera-urtea2010
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daArrasateko Gaztetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaArrasate
Koordenatuak43°04′02″N 2°29′15″W / 43.06718823°N 2.48756955°W / 43.06718823; -2.48756955
Map

Facebook: koolturekintza Twitter: koolturekintza Instagram: koolturekintza Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Arrasateko gaztetxeak kontzertuak eta bestelako emanaldiak egiteko primerako baldintzak betetzen zituen, bat ezik: soinu ekiporik ez zegoela. Hain zuzen ere, Gaztetxeak agertoki handia du, 500 lagun sartzen dira, akustika eta ikusmen-puntu ona du, aldagelak, dutxak, sukaldea, lo egiteko lekua…[3]

Soinu ekipamenduaren arazoari erantzuna emateko, herri bertako soinu enpresa batekin jarri ziren harremanetan, eta hango arduradunek materiala zorpean eman zieten. 2010ean horrela abiatu zuten ekimena, barrako diruarekin soinu-ekipoa gutxinaka ordaintzeko hitzarmenarekin. Hiru urtetan ekipoa ordainduta zegoen, eta argietan inbertsioa egitea erabaki zuten.[1]

Kooltur ostegunak aldatu

Ekimenaren izarra urritik-maiatzera, ostegunero, gaueko 22:00etan antolatzen diren kontzertuak dira. 2010etik aurrera, urtero 40 bat talderen emanaldiak antolatu dituzte. Euskal Herriko taldeak dira ohikoenak, besteak beste bertan izan dira: Naiz Roxa, Zea Mays, Atom Rhumba, Lisabö, Gari, Esne Beltza, Anari, Willis Drummond, Anestesia, Kerobia, Belako, Berri Txarrak, -Gailu, Capsula, Mikel Urdangarin, Zetak, Vulk, Sua, Orbel, Odei

Atzerrikoak ere gero eta gehiago izaten dira: Japoniako Who The Bitch, Eskandinabiako Krissy Matthews, AEBetako The Hangmen, Madrileko Bones of Minerva, Eddi Circa…

Musikaz gain, antzerkia, umorezko bakarrizketak eta bertsoak ere antolatu izan dituzte.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu