Bedoña
Bedoña Arrasateko (Gipuzkoa) hegoaldean dagoen auzoa da, baserri girokoa, 1966. urtera arte Aretxabaletako udalerrian barne zegoena. Izan ere, herri horren muga kokatuta dago Urkuluko uharkatik gertu alde batetik, eta bestetik, San Andres (Arrasate) eta Zubillaga (Oñati) auzoen ingurunean. Auzoa, halaber, Arantzazurako bide zaharrean dago, artzainek eta erromesek antzinatik ibilia.
Bedoña | |
---|---|
![]() | |
Bedoña auzoa | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Arrasate |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′45″N 2°28′54″W / 43.04583°N 2.48167°W |
Demografia | |
Biztanleria | 80 (2021) |

Santa Eulalia eliza dago bertan, antzinako gaztelu edo dorretxe baten gainean eraikia eta osagai erromanikoak dituena. Horrez gain, Andra Maria Zuriaren baseliza ere daukagu Bedoña auzoan.
Bedoñako jaiak abenduaren 10ean ospatzen dira, Santa Eulalia egunean, hain zuzen ere.
Demografia
aldatuBedoñako biztanleria |
---|
![]() |
Baserriak
aldatuAranalde, Artazubiaga, Arteaga, Arteritxo, Bidasoro, Elexabe, Elorriaga, Erlamendi, Errastikoa, Etxabarri, Etxegarai, Garaikoa, Goikosolo, Iturralde, Iturriaga, Mendibitzu, Otamendi, Sakristaukoa, Sologaizto, Urialde, Uribarren, Urigoien, Urkamendi eta Zabale ditugu auzoko baserrien artean.
Loramendi
aldatuJuan Arana "Loramendi" (1907-1933) fraide eta olerkaria auzo honetan jaio zen, lehen aipatutako Mendibitzu baserrian, hain zuzen ere.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Informazioa udal webgunean
- (Gaztelaniaz) Santa Eulalia elizari buruzko artikuloa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |