Jabetza intelektual

Jabetza intelektuala izaera pertsonaleko edota ondare izaerako eskubide multzoa da, eta egileari, eta beste titular batzuei horien lan eta prestazioak antolatzeko eta ustiatzeko aukera ematen die.

Jabetza intelektualak edozein euskarritako jatorrizko sormen lan artistiko, zientifiko eta literarioak babesten ditu: liburuak, idazlanak, musika-konposizioak, lan dramatikoak, koreografiak, ikus-entzunezko lanak, eskulturak, lan piktorikoak, planoak, maketak, mapak, argazkiak, ordenagailu programak eta datu-baseak. Interpretazio artistikoak, fonogramak, ikus-entzunezko grabazioak eta irrati emankizunak ere babesten ditu jabetza intelektualak.

Espainian Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginak arautzen du jabetza intelektuala (apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege-dekretuak onartutakoak).

Jabetza intelektualaren eguna apirilaren 26an da.

Joera bat existitzen da, batez ere, software librearen mugimenduaren jatorriarekin zerikusia daukana, kontsideratzen duena jabetza intelektualaren terminoa engainagarria dela eta kontzeptu baten azpian araubide juridiko desberdinak biltzen dituena, berekiko parekagarriak ez direnak, besteak beste, patenteak, egile eskubideak, markak eta jatorri-deiturak.

Jabetza Intelektualaren sailkapenaAldatu

Jabetza intelektualaren munduko erakundearen (OMPI) arabera, lan baten jabeak lan hori nahi duenean erabil dezake eta beste pertsona batek (pertsona fisikoak nahiz juridikoak) ezin dezake legalki erabili jabearen baimena izan gabe. Jakina, eskubide horren aplikazioa mugatuta dago.

Jabetza intelektuala kudeatzen duen lanaren arabera, jabetza industrialaren eta egile eskubidearen arabera banatzen da.

Jabetza IntelektualaAldatu

Asmaketak, patenteak, markak, marrazkiak, eredu industrialak eta jatorriaren argibide geografikoak; estatuak ematen duen eskubide baztertzailea da forma industrialean eta komertzialean ustiatzeko edo erabiltzeko. Asmakizunak edo aplikazio industrialaren berrikuntzak, edo indibiduoek edo enpresek haren produktu edo zerbitzuentzat, bezeroen aurrean merkatuan bereizteko egiten dituzten argibide komertzialak dira. Asmaketak, markak, patenteak, trazatuaren zirkuitu integratuen eskemak, izenak eta izendapen komertzialak, marrazkiak eta eredu industrialak ere, jatorriko argibide geografikoak barnean hartzen ditu, gainera bidegabeko lehiaren kontrako babesa barne dago.

Jabetza industrialaren babeserako Parisko hitzarmenaren 1.3 artikuluaren arabera: “Jabetza industriala bere adiera zabalenean ulertzen da eta beraz, ez zaio soilik industriari eta merkataritzari aplikatzen, nekazaritza industriaren eremuari eta lan horri buruzko eratorritako produktuei aplikatzen zaio ere, naturalak hala asmatuak, hala nola, ardoak, tabako orriak, fruituak, mineralak, ur mineralak, landareak, irinak, garauak…”

Jabetza intelektualaren mota bati buruz hitz egiten dugunez, harreman estu bat du gizakiaren sormenarekin, marrazkiekin eta modelo industrialekin, produktu industrialetako itxura determinatzen duten sorkuntza estetikoekin. Gainera, jabetza industrialak lantegiko edo merkataritza markak barneratzen ditu, zerbitzu markak, izenak eta izendapen komertzialak, jatorriaren argibideak eta jatorri-deiturak barnean sartuta eta bidegabeko lehiaren kontrako babesa ere. Sorkuntza intelektualaren ezaugarria - izateduna -, gutxiago irtena da, baina axola duena jabetza industrialak informazio bat kontsumitzaileei zein zeinutan transmititzen duen, zehazki produktuak eta zerbitzuak merkatuan nola eskaintzen diren zehazten du eta erabilera txarrarekiko dago zuzenduta babesa oso posiblea delako kontsumitzaileei akatsa eragitea eta oro har praktika engainagarrien aurka egiten da.

Egile eskubideakAldatu

Lan artistiko eta literarioak kontuan hartzen ditu, hala nola, nobelak, olerkiak eta antzezlanak, filmak, lan musikalak, artelanak, marrazkiak, pinturak, argazkiak, eskulturak eta diseinu arkitektonikoak. Sorkuntza artistikoei aplikatzen zaie, adibidez: olerkiak, nobelak, lan musikalak, pinturak, lan zinematografikoak eta ordenagailuko programak. Ingelesez, gainerako hizkuntza Europarrekiko ezberdintasuna dago, egile eskubideak izenarekin deitu ordez, copyright bezala ezagutzen da. Copyright terminoak sorkuntza artistiko eta literarioen gaineko funtsezko ekitaldiekin zerikusia dauka, bakarrik egileak egin ditzake edo beste pertsona batek, berak emandako baimenarekin. Zehazki, lan artistiko eta literarioen kopiak egitean datza, esaterako: liburuak, pinturak, eskulturak, argazkiak eta lan zinematografikoak. Bitartean, egile eskubidearen adierazpenak, lan artistikoaren egileari igortzen dizkio, honela azpimarratzen da lan artistikoaren sortzaileari lana onartzen zaiola, lege gehienetan egilea berariazko eskubide zehatzetatik disfrutatzen du haren sorkuntzarekiko, erreprodukzio deformatua galarazi dezake eta berak daukan eskubide baztertzailea da, berriz, beste eskubide batzuk existitzen dira, esaterako, eskubidea kopiak egitera, hirugarrenek erabil dezaten, adibidez, helburu horrekin egileak emandako lizentzia baten bidez.

“Egile eskubidearen” adierazpenak erreferentzia egiten dio ekitaldi nagusiari, sorkuntza artistiko eta literarioei buruz, bakarrik egileak burutu dezake edo bere onespenarekin (ondarezko eskubidea). Ekitaldi hori lan literario edo artistikoaren kopien produkzioa da, hala nola, liburu bat, pintura bat, eskultura bat, argazki bat, film bat eta duela gutxitik, eduki digitalak. Bigarren adierazpena, “egile eskubideak " (edo egileen eskubideak), lan artistikoaren sortzailearen eskubideei erreferentzia egiten dio, horrek nabarmentzen du (ia legedi gehienetan onartua) egileak bere sorkuntzari buruzko eskubide espezifikoak dauzkala (eskubide moralak), adibidez, bere lanaren erreprodukzio distortsionatua bera bakarrik galarazteko eskubidea dauka, berriz, beste eskubide batzuk; kopiak egiteko eskubidea adibidez, beste pertsona batzuek erabili dezakete (ondarezko eskubidea titular bati emana), adibidez: argitaratzaile bat, zeinak lizentzia bat lortu duen egilearen helburu horretarako.

Jabetza intelektualaren titularrak, bere jabetzaren gaineko gaitasun osoa dauka, edonork baimena eskatu behar dio erabili ahal izateko. Estatu bakoitzak jabetza intelektualari buruz ezartzen dituen eskubideak independenteak dira estatu horretarako, beraz, beste estatu batek eskubide bera eman ahal dio beste pertsona bati, ondorioz, lan, asmakizun, ideia edo berezitasun karaktere berdinak, jabetza intelektualari buruzko lege bat baino gehiago izan dezake, jabetza horrek ematen duten estatuen arabera. (Melgar, 2005)

Soilik argazkiaAldatu

Argazkien kasuan, argazkigintza bitartekoek edo antzekoek egiten dituzten argazkiak soilik hartzen dira kontuan, ez direnak berezko autoreen sorkuntza intelektualak. Azpiatal honek, estatu bakoitzean babes gradu ezberdina dauka, adibidez; Espainiar jabetza intelektualaren legediaren arabera, argazki soilen egileak ez dauka argazki horren gaineko egile-eskubiderik, baina argazkiak banatzeko, erreproduzitzeko eta ustiatzeko eskubide esklusiboa dauka 25 urtetan, argazkia edo erreprodukzioa egin eta hurrengo urtearen urtarrilaren 1ean hasita.

Hona hemen argazkien inguruko eskubide ezberdinak:

Argazkietan agertzen diren pertsonen eskubideak:Aldatu

Pertsona baten argazkia hartzeko eta argazki hori hedatzeko pertsona horren baimena behar da, ahozkoa ala idatzizkoa izan daiteke garrantziaren arabera, hauen adibide dira kalean paseatzen dabilen pertsona baten argazkia ala modelo batek sinatuko duen kontratua. Egoera batzuetan baimen hori emantzat hartzen da: esan bezala, kaleko argazkietan edo leku publikoetan hartzen direnetan (halakoetan ez da komeni lehen planoak hartzea, ezta pertsona bereizgarria izatea ere) edo pertsona publikoei beren funtzioak betetzen edota bizitza publikoko ekintzetan hartzen zaizkien argazkietan ere.

Argazkietan agertzen den objektuaren jabearen baimena:Aldatu

Objektua argazkiaren mamia denean hartzen da kontuan eskubide hau, ez hartze orokor baten barruan dagoenean. Argazkiaren funtsa ez bada objektua ez dago baimena eskatu beharrik.

Argazkietan agertzen den obraren jabearen baimena (margoak, eskulturak...):Aldatu

Lan artistikoen hedapena horiek ustiatzeko baliabide bat da; horregatik, egilearen baimena behar izaten da. Baimena ez da beharrezkoa izango obra kalean jarrita dagoenean. Oro har, pentsatu behar dugu informazio-eskubideak lehentasuna duela ekintza publikoetan, eta pertsonak eta objektuak notizia bihurtzen direnean. Beste kasuetan, ordea, horien baimena beharrezkoa izango dugu, besteak beste, irudiak hartu diren testuinguruan ez ezik besteren batean erabiltzeko direnean.

Hona hemen baimen mota hauek kudeatzeko kontzeptuak:

  • Kanon digitala (Espainiar Estatuko Aurrekontuetatik): Tasa bat hedabideen edukietako loturak erabiltzeagatik. CEDRO Elkarteak kudeatuko du, eta hedabideen 'errefusatu ezinezko eskubidea' izango da.
  • Autore edo Editoreen Elkartea (SGAE): erakunde pribatua da eta dauzkan 100.000 bazkide baino gehiagoren jabetza intelektualaren eskubideen defentsaz eta kudeaketaz arduratzen da Jabetza Intelektualaren Legeari jarraiki. Egileen lanen erabilera komertzialarengatik jasotako ordainsaria babestu eta banatzea eta bezeroen artean lanak erabiltzeko lizentziak kudeatzea da haien eginbehar nagusia. [1]

ErreferentziakAldatu

  1. «http://www.sgae.es/es-eu/SitePages/corp-modelo.aspx» www.sgae.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-12.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu