Eroski

Euskal Herriko banaketa enpresa kooperatiba, Elorrion oinarritua eta Espainian zabaldua

Eroski Mondragon Corporacion Cooperativa barnean dagoen banaketarako kooperatiba da.

Eroski
Eroskiren supermerkatua Gasteizko Boulevard merkataritza gunean.
MotaKooperatiba
SektoreaBanaketa
Sorrera1969
EgoitzaElorrio, Bizkaia
 Euskal Herria
MerkatuakEuskal Herria eta Espainia
Langileak36.432 langile
12.295 bazkide
EskumendekoakEroski Bidaiak
Perfumerias IF
Caprabo
Eroski Asegura
Eroski Móvil
Eroski Optika
Forum Sport
Webguneahttp://www.eroski.es/

Izena aldatu

Erosi eta toki hitzen nahasketatik dator izena, hau da, "erosteko toki".

Historia aldatu

1969an sortu zen.

2007ko ekainean Caprabo enpresa espainiarra erosi eta gero, 2.441 salmenta-toki ditu taldeak hurrengo moduan banaturik: 114 hipermerkatu (Eroski), 1.029 supermerkatu (Eroski City, Eroski Center eta Caprabo), 274 bidaia-agentzia (Eroski Bidaiak), 53 gasolindegi, 44 kirol-denda (Forum Sport), 300 lurrindegi (If), aisia eta kulturako 4 denda (Abac) eta 27 logistika-gune. 47.000 langilek osatzen dute taldea.

 
Eroski Iruña merkataritza-gunearen ikuspegia.

2010ean Espainiako Errealitate Eleaniztunaren Sustapen Saria jaso zuen.

2014ko azaroaren 4an, Eroskik 160 denda saldu zizkion DIA taldeari. Denda gehienak Madrilen zeuden; gainerakoak, aldiz, Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Extremaduran eta Gaztela-Mantxan[1].

Azaroaren 24an, 40 milioi euro inbertitu zituen Eroskik Elorrioko plataforma logistiko automatizatuan[2].

2015eko urtarrilaren 12an, Eroski 136. postuan zegoen munduko banaketa talde handien zerrendan. Bederatzi postu galdu zituen urtebetean. AEBetako Wal Mart supermerkatuen taldea zen zerrendan lehena[3].

Urtarrilaren 15ean, Eroski ixtear zegoen bere zorraren berregituraketa[4]. Urtarrilaren 16an, akordioa egin zuen bankuekin bere zorra osorik berregituratzeko eta horrela finantza ekarpenen trukearen hasiera posiblea zen[5].

2022ko azaroaren 22an iragarri zenez, Iberostarrek Eroski Bidaiak erosi zuen, 300 langilez eta 132 dendaz osatua, eta hurrengo urteko urtarrilean zen ixtekoa operazio hori[6].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu