Edorta Arana

Ikertzaile eta kazetaria

Edorta Arana Arrieta (Arrasate, 1960ko abuztuaren 7a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta kazetaria da. EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea eta NOR Ikerketa Taldeko partaidea da. EMAN ikerketa taldeko kidea izanik, talde horren Tirabirak egitasmoan hartu du parte. Bere ikerketa lerro nagusiak honako hauek dira: komunikabideak eta nortasuna, hizkuntza gutxituak, irrati-telebista programazioa eta transmedia produkzioa.[1][2]

Edorta Arana

(2013)
Bizitza
JaiotzaArrasate1960ko abuztuaren 7a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
NOR ikerketa taldea

Inguma: edorta-arana-arrieta

Euskarazko komunikabideen bultzatzaile gisa eta telebistako gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da. Horren adibidea da 1994an defendatu zuen bere doktorego tesia, “Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan” izenekoa, Emilio Prado zuzendaritzapean. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 75etik gora lan agertzen dira.[3]

« EITB errealitate soziolinguistikoaren eta politikoaren pare joan da, aurretik tiraka izan ordez. Ez du lortu traktore lana egitea »

Edorta Arana[2]


Berria egunkarian,[4] Euskaldunon Egunkarian,[5] Jakin,[1] Argia,[6] Uztaro[7] eta hainbat komunikabidetan parte hartzen du.

Udako Euskal Unibertsitateko Kazetaritzako saileko kidea izan da hainbat urtetan.

Urteetan euskal gatazkaz komunikabideetan argitaratu izan diren binetak era masiboan batu zituen "Tirabirak" egitasmo transmedia sortu zuen EMAN Taldearekin (Josu Amezaga, Edorta Arana, Tania Arriaga, Patxi Azpillaga, Iñaki Barcena, Estitxu Garai, Sahatsa Jauregi, Libe Mimenza, Bea Narbaiza eta Mario Zubiaga). Egitasmoaren barruan hainbat elementu sartu ziren: ikerketa, erakusketa ibiltaria, artxibo interaktiboa, elkarrizketak, webdoka, ikastaroa, ekitaldiak…

Liburuak

aldatu

Besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu, gehienak euskarazko hedabideei buruz:[8]

« Gurean, kalea tresna gisa oso potentea da. Euskarak badauka jendea mobilizatzeko gaitasuna, eta inplikazio afektibo sendoa du »

Edorta Arana[2]


Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Edorta Arana - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  2. a b c Alzugarai Etxeberri, Xalbat. (2024-11-01). ««Gure hizkuntza eta kulturala gutxituari aitzindaritza ematea da gure helburua eta gero gerokoak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  3. Josu Amezagaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>50 produktu)
  4. Arana, Edorta. «'Online'-ra jauzi egin» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  5. (Ingelesez) Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  6. Arana, Edorta. «ARGIA egileak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  7. Arana, Edorta. «Bilaketaren emaitza :: Uztaro aldizkari elektronikoa» www.uztaro.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  8. «Edorta Arana Arrieta :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu