Malen Ruiz de Azua

Arrasateko atleta

Malen Ruiz de Azua Larrinaga (Arrasate, 1995eko azaroaren 17a)[1] gipuzkoar atleta da, pertika jauzian espezializatua. Markarik onena 4'47 metrotako jauzia du, 2021eko maiatzaren 8an Zaragozan lorturikoa[2]. 2021ean Europako txapelketan txapeldunordea izan zen. Gaur egun Valencia Club Atletismo taldean ari da lehiatzen.

Malen Ruiz de Azua
Bizitza
Jaiotza Arrasate1995eko azaroaren 17a (25 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak atletismoa

IbilbideaAldatu

Espainiako pista estaliko pertika jauziko txapelduna izan zen 2017an[3] eta 2018an[4]. 2017an bederatzigarrena izan zen Europako 23 urtez azpiko txapelketan, Polonian[5].

2021. urtean Donostian jokaturiko Euskadiko Txapelketan bere marka ondu zuen 4'41 metrotako jauzia eginez[6] eta hilabete beranduago Espainiako txapelduna izan zen hirugarren aldiz eta marka pertsonala hobetuz gainera, 4'43m[7]. Maiatzean Zaragozan 4'47 metrotako jauzia egin zuen. Maiatzaren amaieran Europako Txapelketa jokatu zuen Polonian eta bigarren eginez zilarrezko domina eskuratu zuen[8].

Atletismoaren barnean beste modalitate batzuk ere jorratu ditu, esate baterako jauzi hirukoitza, 4x100 errelebo lasterketa, 100 metro oztopo lasterketa... Jauzi hiruikoitzean Euskadiko txapelduna izan da[9].

PalmaresaAldatu

TxapelketakAldatu

  • Pertika jauzian:
    • Europako txapelketa:
      • Bigarren (1): 2021
    • Espainiako txapelketa pista estalian:
      • Txapeldun (3): 2017, 2018, 2021
      • Bigarren (2): 2019, 2020
      • Hirugarren (1): 2016
    • Espainiako txapelketa aire librean
      • Bigarren (2): 2015, 2020
      • Hirugarren (3): 2017, 2018, 2021
  • Jauzi hirukoitza:
    • Euskadiko txapelketa (2): 2017, 2018
  • Luzera jauzia:
    • Euskadiko txapelketa (1): 2016

MarkakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. [https://www.rfea.es/web/noticias/ErrorPage.asp «Real Federaci�n Espa�ola de Atletismo»] www.rfea.es Noiz kontsultatua: 2021-01-31.
  2. (Gaztelaniaz) «Tres guipuzcoanas, en lo más alto» El Diario Vasco 2021-05-12 Noiz kontsultatua: 2021-06-02.
  3. «Malen Ruiz de Azua eta Istar Dapena Espainiako txapeldun - Arrasate» Goiena.eus Noiz kontsultatua: 2021-01-31.
  4. (Gaztelaniaz) «Malen Ruiz de Azua se queda a las puertas de su tercer título» Mundo Deportivo 2020-02-29 Noiz kontsultatua: 2021-01-31.
  5. «Malen Ruiz de Azua bederatzigarren Europako 23 urtez azpikoen txapelketan - Arrasate» Goiena.eus Noiz kontsultatua: 2021-01-31.
  6. «Bere markarik onena gainditu du Malen Ruiz de Azuak Anoetan - Arrasate» Goiena.eus Noiz kontsultatua: 2021-01-31.
  7. «Malen Ruiz de Azua, Espainiako txapeldun - Arrasate» Goiena.eus Noiz kontsultatua: 2021-02-21.
  8. «Zilarrezko domina Malen Ruiz de Azuarendako Europakoan - Arrasate» Goiena.eus Noiz kontsultatua: 2021-05-30.
  9. (Gaztelaniaz) Bidasoa, Conecta. Dos oros para Malen Ruiz de Azua en Anoeta | CONECTA BIDASOA. Noiz kontsultatua: 2021-01-31.