Bañez Artazubiaga jauregia
Bañez Artazubiaga jauregia Gipuzkoako Arrasate udalerriko jauregi bat da. Iturriotz kalean dago, Arrasateko Alde Zaharran.
Bañez Artazubiaga jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Erdialdea (Arrasate) | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Arrasate |
Koordenatuak | 43°03′54″N 2°29′27″W / 43.065°N 2.49086°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001525 |
10 | |
Historia
aldatuXVI. mendean Asensio Bañezek harlanduz egina, burdin landuzko eta eskulanezko molde eta erliebeak ditu.
Eraikina
aldatuBalkoi nagusian zintzilik dagoen armarria nabarmena da oso, sugarretan dauden bi aizkora dituzten bi esku dorre bati su emanez agertzen baidira. Armarriko idazkia latinez dago: “pro nostri generis libertate combusta”, geure leinuaren askatasunaren alde errea, Juan Bañezen jokaerari aipamen eginez, Oñatiko Jaunaren nahiei men egin ez, eta Bedoñako bere Artazubiaga dorretxeari su eman baitzion. Ate nagusiko dintelean honako idazkia irakur daiteke: “Solus Labor Parit Virtutem; Sola Virtus Parit Honorem” (Lana bakarrik da Bertutearen iturburua; Bertuteak bakarrik sor dezake Ohorea)