Goiena Komunikazio Taldea
Goiena Komunikazio Taldea 2000. urtean Debagoienean (Gipuzkoa) sortutako euskarazko hedabide taldea da. Enpresa honek sortu zuten Debagoieneko euskara elkarteek ibarreko euskarazko komunikabideak indartu eta garatzeko asmoarekin. Elkarteek kooperatiba bat bultzatu zuten bertan eskualdeko udalak eta Goienako langileak integratzeko asmotan.
Goiena Komunikazio Taldea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Media cooperative (en) eta komunikabidea |
Jarduera sektorea | Ikus-entzunezko komunikazioa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Ekoizpena | |
Historia | |
Sorrera | 2000 |
Jasotako sariak | Rikardo Arregi saria (2018) |
webgune ofiziala |
Urte hauetan guztietan, paperean garapen handia erdietsi du, bere produktuak astean bi egunez kaleratuz (Goiena eta Puntua). Telebistan (Goiena Telebista) eskualde osora zabaldu da eta seinalea, Lurreko Telebista Digitalaren bidez eta zuntz optikoz Debagoieneko barrutian ez ezik, Euskal Autonomia Erkidego osoan hedatzen delarik. Interneten Goiena.eus eskualdeko ataria sareratu du. Horretaz gain, Arrasateko Udalarena den Arrasate Irratia ere kudeatzen du Goienak.
Zerbitzuak
aldatu- Prentsa idatzia: Puntua,[1] Goiena.
- Telebista: Goiena Telebista.
- Internet: Goiena.eus, Sustatu.com eta Zugaz.
- Irratia: Arrasateko Udalarena den Arrasate Irratia kudeatzen dute.
Multimedia taldea da GOIENA eta bertako kazetariek edozein hedabidetarako lantzen dituzte albisteak. 2005eko aurrekontua bi milioi eurotakoa da.
Presidentea: Monika Belastegi
Zuzendari nagusia: Iban Arantzabal
Gizarte baliabideak-Administrazioa: Agurtzane Gaintzarain
Eduki zuzendaria: Eneko Azkarate
Telebistako zuzendaria: Oihane Agirre
Komertzial saileko zuzendaria: Mireia Larrañaga.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Goienak 'Puntua' astekaria banatuko du ostiralero», Berria, 2015-01-17
- ↑ Goiena Komunikazio Taldea- Nortzuk Garen. .