Beatriz Arzamendi
Beatriz Arzamendi Zeziaga (Arrasate, 1961eko urtarrilaren 24a) gipuzkoar musikagilea da.
Beatriz Arzamendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1961eko urtarrilaren 24a (58 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
rrasate Musical Akademian hasi zituen Musika ikasketak, eta biolina landu zuen bereziki. Ondoren, Donostiako Goi Kontserbatorioan eta Madrilgo Goi Errege Kontserbatorioan jarraitu zituen bere ikasketak. Harmonia, Kontrapuntu eta Konposizioko goi-mailako irakasle titulua eta Abesbatza eta Orkestren Zuzendaritza titulua eskuratu zituen Madrilen. 1985ean, Madrilgo Udaleko Musika Liburutegiko Ganbera Orkestra sortzeko lanean ibili ondoren, bertan dihardu, eta lehendabiziko biolina da. 2006. urtetik aurrera emakume konpositoreen musikaren zabalkunde-proiektuan lanean dihardu.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.