Udala (Arrasate)
Udala Arrasateko (Gipuzkoa) auzoa da. Udalatx mendiaren magalean kokaturik, hari izena ematen dion auzoa da. Bi auzunez osaturik dago eta bakoitzean 7-8 baserri daude. Zerbitzuei dagokienez, hiru taberna-jatetxe daude eta horietako batean igerileku irekia ere badago. San Esteban eliza dago bertan, Sabaia Juan Bautista de Salturri harginak 1609an eraikitakoa, aldarea Antonio Antiak eta Manuel Olaranek egin zutelarik 1763an. Garai bateko eskola, berriz, gaur egun Ingurugiro Eskola bihurturik dago.
Udala | |
---|---|
Euskal Herria | |
Udala auzoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Arrasate |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°04′40″N 2°30′46″W / 43.07778°N 2.51278°W |
Garaiera | 487 m |
Demografia | |
Biztanleria | 37 (2023) |
Udalako auzoan hasten da, halaber, Betsaide euskal mendizaleen topagunerako ibilbidea, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak elkartzen diren puntua bere baitan duen.
Demografia
aldatuUdalako biztanleria |
---|
Jaiak eta ospakizunak
aldatuAbuztuaren 3an ospatu ohi dira auzoko San Esteban jaiak.
Argazki galeria
aldatu-
Barrutia Etxagibel jauregia
-
Udalaitz eta Udala auzoa
-
San Esteban elizaren ikuspegia.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |