Hiri-gutun
Hiri-gutun (latinez: chartae populationis) hiri edo hiribildu bat eratzeko egiten zuten agiri legala izan zen. Europa osoan erabili zuten Erdi Aroan zehar.
Sistema feudalean hiri-gutunari esker hiriko biztanleek eskubideak zituzten. Hirietan bizi zirenak burgesak ziren, herrietan bizi zirenak, berriz, mirabeak.
Guardiako hiri-gutunaAldatu
« | Nik, Antso VI.ak, Jainkoari esker iruindarren erregeak, gutun hau ematen dizuet Guardiako oraingo biztanleei nahiz ondorengoei [...].
Eta, larreak aurkituz gero, erabili bazkatzeko [...]. Eta basoak egurretarako edo etxerako erabili, isunik ordaindu gabe.
Gutun hau 1165eko maiatzaren 25ean egin da, Antso VI.a Nafarroako erregea izanik. Gutun hau, foruak eta ohiturak hausten dituena madarika, Jainkoagandik urrun eta infernura kondena dezatela. |
» |
Iturria: Joaquín José Landazuriren bertsioa, Los compendios históricos de la ciudad y villas de la Muy Noble y Muy Leal provincia de Álava, 1798. Moldatua. |
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |