Arrasate Rugby Taldea

Arrasate Rugby Elkartea» orritik birbideratua)

Arrasate Rugby Taldea Gipuzkoako Debagoiena eskualdean dagoen Arrasate udalerriko errugbi talde bat da.

Arrasate Rugby Taldea
Izen osoaKanpanzar Arrasate Rugby Taldea
HiriaArrasate, Debagoiena
 EH
Sorrera1972ko otsaila
Kirol zelaiaMojategi
PresidenteaEuskal Herria Ramon Barrutia
EntrenatzaileaEuskal Herria Julen Barrutia
LigaEuskal Maila
2022-237.a (B multzoko 1.a)
Webguneawww.arrasaterugby.eu
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Historia aldatu

1972ko otsailean sortu zuen Jesus Jauregi aramaioarrak. Berau Madrilgo C.R. Cisneros taldeko jokalaria zen eta Arrasateko atletismo elkartearen laguntza izan zuen taldea sortzeko. Jesus Jauregi izan zen elhenengo entrenatzailea eta zuzendaria berriz Luís Mari Etxaburu. Berehala Juventud Deportiva Mondragón taldearen barnean sartu zen.

Lehenengo denboraldian laugarren egin zuten ligan. Kamiseta berdea eta praka zuriak erabili zituen. 1975ean gaur egungo koloreak hartu zituen eta urte hartan Trofeo Vasco-Navarro delakoa irabazi zuen. Gorako bideari ekin zion orduan eta 1980an lehen mailara iritsi zen. Gaur egun Euskal Mailan jokatzen du.

2014-15ean Euskal Ligako bigarren mailako txapelduna izan zen baina igotzeari uko egin zion. 2016-17 denboraldian berriz ere txapeldun izatea lortu du eta oraingoan mailaz igo du.

Zelaiak aldatu

Iturripeko instalaziotan jokatu zuen 1990an Garagartzako zelaira aldatu zen arte. 2007an Mojategi estreinatu zuen, belar artifizaldun zelaia.

Azken denboraldiak aldatu

 
Arrasate eta Durangoren arteko partida, 2024an.

Euskal Ligako A multzoak 1. maila eta B multzoak 2. maila izena hartu dute 2015-16an.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Euskal Maila (C multzoa) 4.a
2011-12 Euskal Maila (B multzoa) 4.a
2012-13 Euskal Maila (B multzoa) 1.a
2013-14 Euskal Maila (B multzoa) 4.a
2014-15 Euskal Maila (B multzoa) 1.a
2015-16 Euskal Maila (2. maila) A taldeko 3.a
2016-17 Euskal Maila (2. maila) 1.a
2017-18 Euskal Maila (1. maila) 7.a
2018-19 Euskal Maila (1. maila) 10.a
2019-20 Euskal Maila (2. maila) 1.a
2020-21 Euskal Maila (1. maila) 4.a
2021-22 Euskal Maila (1. maila) 4.a
2022-23 Euskal Maila (1. maila) 7.a (B multzoko 1.a)

Emakumezkoen taldea aldatu

Arrasatek eta Eibarrek batera atera zuten taldea AGT-ERT izenarekin.

Denboraldia Liga Postua
2021-22 Euskal Errugbi Txapelketa (1. maila) 6.a
2022-23 Euskal Errugbi Txapelketa (1. maila) 6.a

Kanpo estekak aldatu