Erdialdea (Arrasate)
Erdialdea Arrasateko (Gipuzkoa) auzoa da, hirigune historikoa osatzen duena. Erdi Aroan harresi batek inguratzen zuen udalerria osatzen zuen gune hau, gaur egun ere aztarnak mantentzen dituena. Hiru ate mantentzen dira, besteak beste, gune honetarako sarrera daukatenak: Portaloia (sarrera nagusia), Iturriotz atea eta Zurgin kantoiko atea.
Alde Zaharra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Arrasateko Portaloia, hirigunerako sarrera erakusten duena. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Arrasate |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′56″N 2°29′26″W / 43.0656°N 2.4906°W |
Hiribildua
aldatuAntzina, Arrasateko hiribildua harresi batek inguratzen zuen eta ondorioz gaur egungo Alde Zaharrak oinplano obalatua dauka, Erdi Aroko hiribildua baita. Hiribilduaren barnealdera sartzeko bost ate zeuden baina gaur egun horietako hiru kontserbatu dira: Portaloiko atea, Zurgin kantoiko atea, zaharrena, eta Kontzesinoko edo Iturriotz atea. Hauek gauero itxi eta goizero zabaltzen ziren eta sute kasuan itxi egiten zituzten, bertako biztanleriak sua itzaltzen lagundu zezan.
Kaleak
aldatuHiru dira hasiera-hasieratik Arrasateko erdigunea osatzen duten kaleak: Iturriotz, Erdiko kalea eta Ferrerias. Hauez gain, hiru kantoi ere badaude, kale hauek zeharkatzen dituztenak: Zurgin kantoia, Olarte kantoia eta Kanpatorpea kantoia.
Bertan, gainera, herriko plaza ere badago, Iturriotz eta Erdiko kalearen artean kokatuta dagoena eta herriko udaletxea eta Joan Bataiatzailea deunaren parrokia alboetara dituena. Plaza honetan egiten dira herriko ospakizun nagusienak, errementari dantza tartean.
Ondarea
aldatu- Andikano-Loiola jauregia
- Arrasateko herriko plaza
- Arrasateko udaletxea
- Bañez Artazubiaga jauregia
- Monterron jauregia
- Okendo jauregia (Barrutia-Mendi)
- San Joan Bataiatzailearen eliza
- San Frantzisko eliza eta komentua
Ateak
aldatuArrasateko erdigunea inguratzen duen harresiak bost ate izan ditu historikoki:
- Gazteluondoko errebalean, Gasteiz eta Gatzaga ingurutik zetozenentzako. Ate hau XX. mende hasieran desagertu zen.
- Zurgin kantoirako sarrera ematen duena, Monterron jauregiaren parean eta Arbolapeta izenez ezaguna den gunearen ondoan kokatuta dagoena.
- Olarte kantoirako sarrera ematen zuena. 1892an desagertu zen ate hau.
- Kanpatorperako sarrera ematen duena.
- Portaloia, guztietan ezagunena dena.
Udal hauteskundeetako emaitzak
aldatu2007ko maiatzaren 25ean udal hauteskundeak izan ziren. Egun hartan, 6.141 hautesle zeuden Arrasateko erdialdean (%100), baina 2.181 abstenitu egin ziren (%35,52). Alderdien botoak horrela banatu ziren[1]:
alderdia | botoak | % |
---|---|---|
EAE-ANV | 1.361 | 34,97 |
EAJ | 798 | 20,50 |
EB-Zutik | 465 | 11,95 |
EA | 430 | 11,05 |
PSE-EE | 338 | 8,68 |
Aralar | 308 | 7,91 |
PP | 192 | 4,93 |
Zuriak | 34 | 0,86 |
Baliogabekoak | 34 | 0,86 |
Abstentzioa | 2.181 | 35,52 |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu