Pizkundetar arkitektura
Pizkundetar arkitektura XIV., XV. eta XVI. mendean Europan eman zen Pizkundearen espresio arkitektonikoa da.
50 euroko billeteetan agertzen de arkitektura garaia da.
Kokapena
aldatuArkitekturaren historian haustura unea izan zen, batez ere aurretik emandako garaiarekiko: Gotikoa.
Berrikuntzak sortu zituen hainbat esparrutan: bai ekoizpen medioetan, bai lengoaia arkitektonikoan. Beste ezaugarri bat da arkitektoen jarrera, artisau izatetikbenetazko profesional izatera pasa zirela. Katedral gotiko handienak ere, orokorrean egile ezezagunekoak dira, pizkundean ordea, lan esanguratsu guztietan, egilearen izena ezagutua da. Lanaren inspirazioa, antzinako garai klasikoaz egiten zuten irakurketan oinarritzen zen.
Garaiak
aldatuPizkundeko arkitekturaren historia, hiru gara nagusitan banatzen da:
- Quattrocento (XIV. mendearen amaiera - XV. mendearen amaiera): klasizismoa erdiestea helburu duen epea da eta estiloaren oinarriak ezartzen ditu. Filippo Brunelleschi eta Leon Battista Alberti dira arkitekto deigarrienak.
- Cinquecento (XV. mendea – XVI. mendearen hasiera): arkitektura pizkundetarraren garapena ematen da. Arkitekto esanguratsuen artean Donato Bramante aipatzen da.
- Manierismoa (XVI. mendea): arkitektoen indibiduatasunak proiektu teoriko klasikoari gainjartzen dira. Arkitekto ospetsuenen artean Michelangelo edo Palladio daude.
Ezaugarriak
aldatuPizkundearen oinarri nagusiak
aldatuPizkundeak gizakia gauza guztien neurri egiten du. Arte gehienbat kultural bezala artistari formazio zientifiko bat eskatzen zaio, Erdi Aroko jokaeretatik askatu eta maila sozial gorenera igoarazten duena.
Antzin Arora itzulera. Antzinako forma arkitektonikoak, orden klasikoa, sinesmen zaharren berrezarpena, historia eta mitologiako gaiak, antzinako sinboloen onarpena... berpiztuko dira. Honekin ez da kopia soil bat egin nahi, Arte Klasikoaren legeen ezagupenean barneratu nahi da.
Naturarekin erlazio berri baten jaiotza, zientziaren ulermen ideal eta errealista batekin batera doana. Matematika, edertasunaren ideala arrazionalki fundamentatu nahi duen artearen laguntzaile nagusia bihurtuko da. Naturaren egia ezagutzearen aspirazioa, Antzin Aroan bezala, ez da fenomeno kasualaren ezagupenera orientatzen, ideian barneratzean baizik.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Errenazimendua Europan, Ignacio Zendoia Etxaniz, UEU, 2004