Komentua fraideak eta mojak elkarkidetzan bizi diren eraikina da, batez ere Eliza Katolikoan eta Anglikanoan.

San Pedro komentua, Agurainen, Klaratarren ordenakoa.

Hitza latinezko conventusetik dator ("biltzar"): erromatar biltzar haietan elkartzen ziren hiritarrak, arrazoi administratibo edo judizialen ondorioz.

Monasterioaren ordez, propioago aipatzen da komentua, honako hauetan:

Apaizetxe batean bezala, komentuak antolaketa arkitektoniko eta sozial zehatza du, sortu zuen ordena monastikoaren mende dagoena.

Tradizioan, komentu bateko eraikinak kapera edo eliza, erlijiosoen gelak, jangela edo errefektorioa eta biltzar gela edo kapitulu gela zituen, hori guztia klaustroizeneko patio itxiak inguratua, baita komuna, sukaldea, biltegia... ere.

Brigiden komentua (Lasarte-Oria)

Beste esanahi batzuk

aldatu

Erromatar zibilizazioan, lurralde auzitegia zen (conventum juridicum), hau da, euren lurraldearen banaketa administratibo bat.

Kanpo estekak

aldatu