Richard Axel
Richard Axel (New York, 1946ko uztailaren 6a) estatubatuar biologoa da. 2004ko Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen Linda B. Buckekin batera haien usaimen hartzaileen inguruko lanagatik.
Axel Brooklynen jaio zen etorkin judu poloniar familia batean. Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen, eta, ondoren, irakasle aritu zen.
1970eko hamarkadan, proteina jakin batzuk ekoizteko zelula ostalari batean atzerriko DNA txertatzeko sistema bat aurkitu zuen.
Axelek eta Buckek usaimen hargailuak klonatu zituzten. Ugaztunen genomaren usaimen hartzaileetan mila gene inguru daudela kalkulatu zuten. Ikerketa horri esker, usaimenaren mekanismoen analisi genetikoa eta molekularra egin ahal izan zen.