Eztebe III.a Moldaviakoa

Eztebe III.a Moldaviakoa edo Eztebe Handia (errumanieraz: Ștefan cel Mare; 1433Suceana, 1504ko uztailaren 2a) Moldaviako voivoda edo printzea izan zen 1457tik 1504ra.

Eztebe III.a Moldaviakoa

ruler of Moldavia (en) Itzuli

1457ko apirila - 1504ko uztailaren 2a
Peter Aaron (en) Itzuli - Bogdan III the One-Eyed (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBorzești (en) Itzuli, 1433
HerrialdeaMoldaviako Printzerria
Talde etnikoaMoldaviarra
Lehen hizkuntzaerrumaniera
HeriotzaSuceava1504ko uztailaren 2a (70/71 urte)
Hobiratze lekuaPutna Monastery (en) Itzuli
Familia
AitaBogdan II of Moldavia
AmaMaria
Ezkontidea(k)Maria of Mangup (en) Itzuli
Maria Voichița (en) Itzuli
Evdochia of Kyiv (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
LeinuaHouse of Mușat (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Santutegia
Uztailaren 2
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Bogdan II.aren semea izan zen eta Moldavia gobernatu zuen berarekin batera. 1451n Bogdan bere anaia Petri III.a Aaronek hil zuen. Eztebek Hungaria eta Valakiara ihes egin zuen, eta Vlad Drakularen laguntzarekin Moldaviara itzuli eta osaba kanporatu zuen. 1457ko udan printze bezala gantzutua izan zen eta 1459an Poloniari eraso zion Kasimiro IV.a Jagellondarraren laguntza eragozteko Petri Aaroni.

1467an Matias I.a Hungariakoa erregeak Moldavia inbaditzea eragotzi zuen eta 1470ean Petri III.a Aaron garaitu eta exekutatu zuen. Gotorleku zaharrak berreraiki eta berriak eraiki zituen otomanietatik defendatzeko. 1473an sultanari zergak ordaintzeari utzi eta Valakiari eraso zion. 1475ean otomandarrak garaitu zituen Vasluiko guduan eta Sixto IV.a aita santuak "Athleta Christi" deitu zion.

Hala ere, otomandarren aurkako hainbat porroten ondoren, zerga ordaindu zuen 1486tik. Harrizko elizak eta monasterioak eraiki zituen Moldaviako estiloan. Bere azken urteetan seme Bogdan III.arekin gobernatu zuen.

Bere erregealdi luzea egonkortasuna izan zen Moldaviako historian, eta egungo errumaniarrek heroi nazionaltzat jotzen dute. Errumaniako Eliza Ortodoxoak kanonizatu zuen 1992an.