Moldaviako Printzerria

Artikulu hau antzinako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Moldavia (argipena)».

Moldaviako Printzerria (errumanieraz: Principatul Moldovei) Erdi Aroko europar printzerria izan zen, ekialdeko Karpatoak eta Dniester artean kokatuta.

Moldaviako Printzerria
Principatul Moldovei
1346 – 1859
Monarkia
Moldaviako Printzerriko bandera

Moldaviako Printzerriko armarria

Moldova (1483)-es.svg
Moldavia 1483 inguruan
Geografia
HiriburuaBaia, Siret (1388-1564)
Suceava (1388-1564)
Iași (1564-1859)
Ekonomia
DiruaThaler
Kultura
Hizkuntza(k)Errumaniera
antzinako eliza-eslaviera
ErlijioaEliza Ortodoxoa
Historia
Aurrekoak
Flag of Hungary (1301-1382, rectangular).svgHungariako Erresuma
Golden Horde flag 1339.svgUrrezko Horda
Ondorengoak
Moldavia eta Valakiako printzerri batuakFlag of the United Principalities of Romania (1862–1866).svg
BukovinaFlag of Bukowina.svg
Besarabiako gobernazioaCoat of arms of Bessarabia Governorate 1878.svg

Luis I.a Hungariakoa bere ekialdean estatu bat sortzea erabaki zuen, tartaroen erasoak oztopatzeko asmoz. Horretarako Maramureș eskualdeko buruzagia zen Dragoș erregeorde izendatu zuten. Sas eta Balk bere ondorengoak hungariarren agindupean gobernatu zuten baina 1360ko hamarkadan Bogdan Sortzaileak Balk kargutik kendu eta estatu independente bat aldarrikatu zuen. Printzerria independentea izan zen 1859ra arte, noiz Valakiako Printzerriarekin bat egin eta Errumaniako Erresuma eratu zuen.

Bere barnean Besarabia (Errusiar Inperioak 1812an bereganatua), Bukovina (Austriar Inperioak 1775ean bereganatua) eta, Eztebe Handiaren agintaldian, Pokutia eskualdeak zituen.

Kanpo estekakAldatu