Eduardo Zamacois Zabala

Euskal Herriko margolaria

Eduardo Zamacois Zabala (Bilbo, Bizkaia, 1841eko uztailaren 2a - Madril, Espainia, 1871ko urtarrilaren 12a) Euskal Herriko margolaria izan zen[1]. Eduardo kubatar idazlearen osaba, nazioartean arrakasta lortu zuen lehendabiziko euskal artista izan zen.

Eduardo Zamacois Zabala

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEduardo Maria Zamacois Zabala
JaiotzaBilbo1841eko uztailaren 2a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaMadril
Paris
HeriotzaMadril1871ko urtarrilaren 12a (29 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun infekziosoa
Familia
AitaMikel Zamacois
AmaRuperta María del Pilar de Zabala y Arauco
Ezkontidea(k)Marie-Louise-Héloïse Perrin
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaAkademizismoa
genero-margolana

Parisen ikasi zuen (Ernest Meissonier frantses margolari handiaren ikasle izan zen). Tratulari azkarra, Europako nazioarteko lehiaketan parte hartu zuen[2].

Sari ugari jaso zituen Parisen egindako erakusketetan (1862, 1864, 1866, 1870). El guarda campestre koadroa erosi zion, 1872. urtean, Charles Dickens eleberrigile ingelesak.

Lan nabarmenduak aldatu

Margolan nagusiak:

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Eduardo Zamacois Zabala. .
  2. Thieme, Ulrich; Becker, Felix. (1980-1986). Allgemeines Lexikon der bildenden Künstler von der Antike bis zur Gegenwart. Leipzig.

Kanpo estekak aldatu