Guglielmo Marconi

Guglielmo Marconi (Bolonia, 1874ko apirilaren 25a - Roma, 1937ko uztailaren 20a) ingeniari elektriko italiarra eta 1909. urtean Fisikako Nobel sari baten irabazlea, telegrafo elektrikoa garatzeagatik ezaguna. Accademia d'Italia akademiaren presidentea ere izan zen.

Guglielmo Marconi
Portrait of Guglielmo Marconi (1874-1937), Engineer and Physicist (2551824648).jpg
Italiako Erresumako senataria

1914ko abenduaren 30a - 1937ko uztailaren 20a
Bizitza
Izen osoaGuglielmo Giovanni Maria Marconi
JaiotzaBolonia1874ko apirilaren 25a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaErroma1937ko uztailaren 20a (63 urte)
Hobiratze lekuaSanta Croce
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaGiuseppe Marconi
AmaAnnie Jameson
Ezkontidea(k)Beatrice Marconi (en) Itzuli  (1905eko martxoaren 16a -  1924)
Maria Cristina Bezzi-Scali (en) Itzuli  (1927ko ekainaren 12a -
Familia
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, ingeniaria, politikaria, enpresaburua, asmatzailea eta zientzialaria
Enplegatzailea(k)St Andrews Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaZientzien Pontifize-Akademia
Linzeen Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Suediako Zientzien Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino
Zerbitzu militarra
Adar militarraRegia Marina
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaAlderdi Nazional Faxista

Musicbrainz: cf1a3fa1-c17e-491c-8a0f-147d92843250 Discogs: 898216 Find a Grave: 9982 Edit the value on Wikidata
Guglielmo Marconi Signature.svg

BiografiaAldatu

Familia aberats batean jaio zen. Boloniako unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han hasi zen uhin elektromagnetikoak komunikazio telegrafikoan nola erabili aztertzen.

Esperimentu horien emaitzak 1896an aplikatu ziren Britainia Handian, Penarth eta Weston artean. Haririk gabeko telegrafiaren sortzailea izan zen. Haririk gabeko lehen komunikazioa lortu zuen Pontecchion (1895), Spezian (1897), Mantxako itsasartean zehar (1898), eta Irlanda eta Ternua artean. 1901eko abenduaren 12an lortu zuen lehenengo aldiz irrati bidezko komunikazioa Atlantikoaren bi aldeen artean.

Sintonia asmatu zuen, eta baita beste tresna elektromagnetiko asko ere; seinale magnetikoen atzemailea (1902) eta uhinen sortzailea, besteak beste. Halaber, mikrouhinen tresnak hobetu zituen.

1909an Fisikako Nobel saria eskuratu zuen Karl Ferdinand Braunekin batera, irrati-telegrafian eta uhin elektromagnetikoen ikerketan egin zituen ekarpenengatik. 1930ean Italiako Zientzia Akademiako lehendakari izendatu zuten.

Zientziari egindako ekarpenakAldatu

  • Haririk gabeko telegrafia
  • Irratiaren asmatzaile jo bazen ere, honen patentea benetako asmatzaileari itzuli zitzaion, Nikola Tesla austriar-hungariarrari, 1943an
  • Marconi antena

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guglielmo Marconi